2023ko azaroaren 15a

Nafarroako Gobernuak 11,8 milioi euro bideratu ditu errendimendu handiko ordenagailua kudeatzeko eta Ogasuneko sistema korporatiboak mantentzeko

Lan horiek 8,5 milioi eta 3,3 milioi euroko zuzkidura dute, hurrenez hurren

Nafarroako Gobernuak 11,8 milioi euro bideratuko ditu gobernuaren mainframe plataforma (errendimendu handiko ordenagailua) kudeatzeko eta ustiatzeko zerbitzua enkargatzeko eta Nafarroako Foru Ogasunaren Zerga Informazioko Sistema mantentzeko lanetarako. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak proposatuta, gaur gobernuaren bilkuran hartutako bi erabakitan baimendu da inbertsioa.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).