2025ko urtarrilaren 13a

Nafarroako Gobernuak 10 milioi euro bideratuko ditu ETE industrialetan hazkundea eta enplegua sortzen duten inbertsioak sustatzeko

Interesa duten enpresa txiki eta ertainek, mikroenpresek eta gizarte-ekonomiako enpresek martxoaren 10era arte aurkez ditzakete eskaerak
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko ETE industrialetan inbertitzeko laguntza berriak eskatzeko epea ireki du, eta martxoaren 10era arte egongo da zabalik. Dirulaguntzen deialdi aurreratu honen helburua da inbertsio produktiborako proiektuak sustatzea, behar bezalako plangintzarekin, industria-sektoreak Nafarroako egitura ekonomiko produktiboan duen pisua indartzeko, hazkunde iraunkorra indartzeko, enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna indartzeko eta enplegua sortzeko. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).