2023ko irailaren 6a

Nafarroako Gobernuak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura zehaztu du

Arloak hiru zuzendaritza nagusi izango ditu: Ekonomia – Next Generation, Aurrekontuak eta Ondarea, Kontu-hartzailetza, eta Nafarroako Foru Ogasuna
El Gobierno de Navarra posa para la fotografía oficial en el Palacio de 
Navarra.
El Gobierno de Navarra posa para la fotografía oficial en el Palacio de Navarra.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura zehaztu du gaurko bilkuran. Egitura horrek hiru zuzendaritza nagusi eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoa izango ditu. Organigrama berria onartzeke zegoen, kontseilariak, José Luis Arastik, kargua noiz hartuko zain, Ministroen Kontseiluak Gobernuaren ordezkari kargua ofizialki utzi ostean.

Horrela, Idazkaritza Tekniko Nagusiaz gain, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak oinarrizko egitura hauek izanen ditu:

  • Ekonomia-Next Generation Zuzendaritza Nagusi
  • Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusi
  • Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusi
  • Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomo
  • Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratibo

Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegia, independentzia funtzionala duen organoa, departamentu honi atxikita dago, eta haren idazkaritza, atal mailakoa, arloko kontseilari titularrari atxikitzen zaio.

Gainera, departamentuaren egiturari buruzko Foru Dekretuan jasota dagoenez, Óscar Martínez de Bujanda Esténozek Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaile gisa jarraitzen duela berresten da. Kargu hori bazuen 2019tik.

Hala, egiteke dagoen azken sailaren oinarriak zehaztu dira, abuztuaren 30ean gobernu berriaren gehiengoa jakinarazi ondoren. Horrela, Nafarroako Gobernuaren XI. legegintzaldiko 13 departamentuetan 34 zuzendaritza nagusi eta 9 erakunde autonomo daude.