2023ko otsailaren 6a

Nafarroako Gobernuak ideien lehiaketa deitu du Segurtasuna eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa izango dena diseinatzeko

Proiektuaren lehen fasean, Mutiloan kokatuko dena, Foruzaingoaren komisaria zentral berria eraikiko da, eta horren egungo lursaila, Beloson, Etxebizitza Planera bideratuko da
Visita de los vicepresidentes Remírez y Aierdi a los terrenos donde se ubicará el nuevo Centro de Coordinación de Seguridad y Emergencias Irudi galeria

Visita de los vicepresidentes Remírez y Aierdi a los terrenos donde se ubicará el nuevo Centro de Coordinación de Seguridad y Emergencias

Nafarroako Gobernuak, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bidez, ideia-lehiaketa baterako deialdia argitaratu du, Nafarroako Segurtasuna eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa izango dena diseinatzeko. Proiektua epe ertainera egingo da, eta hainbat gauzatze-fase izango ditu. Zentro berria Mutiloan kokatuko da, Aranguren Ibarreko udalerrian, eta Barnealdeko hainbat egoitza hartzea nahi da, hala nola Suhiltzaileen Parke Nagusi bat, 112-SOS Nafarroako egoitza, trafikoa kudeatzeko zentro bat eta Foruzaingoaren Komisaria Nagusia, gaur egun Beloso Goian dagoena eta eraikitzen den lehen eraikina izango dena.

Ideien lehiaketaren argitalpenaren harira, Javier Remírez hala nola José María Aierdi lehendakariordeek gaur goizean bilera bat ospatu dute Aranguren Ibarreko Udaleko Manuel Romero alkatearekin, zeinetara halaber etorri diren Amparo López Barneko zuzendari nagusia, eta Juan Carlos Zapico Foruzaingoko burua.

Topaketa amaitzean, Sankin inguruan, Entremultivas pareko PA-30 ingurabidearekiko paraleloan dauden eta Koordinazio eta Larrialdi Zentroaren kokaleku izatekotan diren lursailak bisitatu dituzte.

Bisita horretan, Remírez lehendakariordeak nabarmendu du “Foruzaingoko komisaldegi berriaren eraikuntzarekin hasi eta gaur egun sakabanatuta dauden beste hainbat zerbitzu barne hartuko dituen proiektu hau, Nafarroa Segurtasuna eta Larrialdia kudeatzerakoan estatu multzoan abangoardia postuan kokatuko duen azpiegitura batekin amaituko dela”.

Era berean, José María AIerdi Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren esanetan “Nafarroako Gobernurako proiektu estrategiko bat dugu hizpide”. Bere tramitazioaren harira aipatu du “jadanik martxan jarritako PSIS-aren bidez burutu dela, lehenik eta behin eskualdearen baitan aukeren azterketa bat eginez, irisgarritasuna, lursailaren ezaugarriak hala nola paisajearen eta ingurumenaren arloetan jasangarria izatea bermatze aldera”.

Bestalde, Amparo López Barneko zuzendari nagusiaren aburuz, proiektua “estrategikoa da eta mugarri bat Barneko zuzendaritza nagusirako”. Ideien lehiaketari jarraiki, aipatu du helburua dela “erantzun paisajistiko eta arkitektoniko funtzionalak dituzten proiektu arkitektonikoak eskuratzea: maila nazionalean abangoardiako esparru bat, diferentziala, maila nazionalean erreferentziazkoa izanik, Segurtasun eta Larrialdi arloetan”.

Azkenik, Manuel Romero alkateak Udalaren borondatea eta eskuragarritasuna agerian jarri ditu, nabarmenduz “proiektua, Mutiloa ingurunerako garrantzitsua dela, integrazio paisajistiko eta urbanistiko batekin, Aranguren Ibarreko ingurunean”.

PF-ko komisaldegi nagusi berria, proiektuaren lehenengo fasea

Segurtasun eta Larrialdi Koordinazio Zentroa epe ertaineko proiektu bat da, zeinek, fase ezberdinen arabera, etorkizunean barne hartu dituen larrialdi eta segurtasun babesarekin lotutako eraikin ezberdinak. Hasiera batean, lehentasuna da Foruzaingoko Komisaldegi Nagusirako eraikin berria eraikitzea, egun Beloso (Iruña) inguruneari dagokion lekuan eta bere lursailak, Nasuvinsa enpresa publikoaren bidez, Etxebizitza Planera bideratuko dira.

Foruzaingoaren komisaldegi nagusi berriaren eraikuntza, azpiegituren, eremuen nahiz egoitza fisikoen berrikuntza aurreikusten duen “Foruzaingoaren 2020-2023 Estrategia Planean” jasota dago.

Beloso eremuan kokatutako egungo polizia bulegoak, bere gehiengoan, hasiera batean erabilera industrialerako aurreikusitako eta 1947an eraikitako ontziekin osatuta daude. 1965. urtean instalazioak bere egungo erabilerarako okupatu ziren eta ordutik aurrera, ondoz ondoko erreformak egin dira denboran zehar sortu diren beharrekin egokitzeko. 1928an sortu zenetik, polizia gorputza bere funtzioak hedatuz joan da, eta gaur egungo bere plantilla gutxi gorabehera 1.116 agenterekin osatuta dago, Beloso inguruko polizia bulegoetan zerbitzuak ematen dituzten efektiboak 600inguru izanik. Era berean, 2022ko OPE-ak beste 100 plaza berrirako deialdia onartu du. Horregatik, egokitzapen esfortzua alde batera utzita, instalazioek funtzionamendu egokiaren araberako bere okupaziorako edukiera maximoa gainditu dute.

Beloso guneko komisaldegiaren egungo lursailek ia 16.000 metro karratuko azalera dute eta komisaldegia Mutiloara lekualdatu ondoren, Nafarroako Gobernuaren 2018-2028 Etxebizitza Planean barne hartuko dira, egoitza gisa erabiltzeko, Udalaz Gaindiko Eraginiko Plan Sektorialaren (PSIS) garapena baliatuz.

PSIS-ak udalaz gaindiko izaera duten Nafarroako Gobernuaren bi politika sektorialen aldi bereko garapena eskatzen du segurtasun eta etxebizitza arloetan eta udalerri bitan, Iruñako Udalerria eta Aranguren Ibarreko Udala, finkatutako eremu bien antolamendu egiturarako zehaztapenen aldaketa dakar.

Segurtasun eta Larrialdi Koordinaziorako Zentroa

Aurreikusiari jarraiki, Segurtasun eta Larrialdien Koordinazio Zentroak, zeinen diseinua orain definitu nahi den, etorkizunean integratzekotan dabil, esparru berean eta exekuzio fase ezberdinetan, segurtasunaren eta larrialdien konpetentziarekin lotutako azpiegitura ezberdinak, erakunde bakoitzeko sinergia berriak hedatuz eta sortuz, nahiz Nafarroako Gobernuaren zerbitzu publiko ezberdinetarako hainbat zeregin teknologiko eta logistiko garatuz. Horrela, baliabideen koordinazioa eta optimizazioa modu eraginkorrago batean bultzatu nahi dira, bikaintasunaren maila gorenenak lortze aldera, herritarren esanetara dauden segurtasun eta larrialdi baliabideen kudeaketa eraginkor eta efiziente baterako.

Epe laburrerako aurreikusita dagoen proiektua Foruzaingoaren komisaldegi nagusiaren eraikuntzarekin hasiko litzateke eta gero, fase ezberdinetan zehar, eta erabilgarri dagoen aurrekontuaren arabera, Barneko zuzendaritza nagusiaren beste hainbat egoitza hartzeko beste hainbat eraikin eraikiko lirateke, Segurtasun eta Larrialdien Koordinazio Zentrora lekualdatzen joango liratekeen kokaleku ezberdinetan daudenak, koordinazioa hala nola kudeaketaren eraginkortasuna hobetze aldera.

Koordinazio eta Larrialdi Zentroan aurreikusitako azpiegiturak eta bulegoak:

· Nafarroako Foruzaingoaren komisaldegi nagusia (Sarriguren Errep., 1A, Beloso Goia, Iruña)

· Babes Zibileko Zerbitzua (Aoiz kalea, 35, bis)

· 112 Aretoa (Aoiz kalea, 35, bis)

· Trafikoaren kudeaketa zentroa

· Foruzaingoaren aginte eta koordinazio zentroa (CMC) (Sarriguren Errep., 1A, Beloso Goia, Iruña)

· Heliportua (Miluce Bidea, Iruña)

· Nafarroako Suhiltzaileen parke nagusia (Zaragoza errepidea, 31 Cordobilla)

· Nafarroako segurtasun eta Larrialdi Eskola (ESEN) (Zaragoza Errep., 9 Beriain)

· Barneko Zuzendaritza Nagusia (Nafarroako Jauregia)

· Erregimen Juridiko eta Pertsonalaren Zerbitzua (Nafarroako Jauregia)

· Segurtasun Politiken Garapenerako Zerbitzua (Zaragoza Errep., 3,5 Cordobilla)

· Kamerak kontrolatzeko zentroa

Ideien Lehiaketaren Oinarriak

Deialdi honetako ideien lehiaketaren xedea hirigintza antolamenduaren eta etorkizuneko Zentroaren eraikuntzaren diseinurako hobekien baloratutako proposamena hautatzea da, helburua izanik hura hornitzea dagokion kokalekuaren ingurunean unitate irudi batekin hala nola berrikuntza, jasangarritasun ekonomikoa eta ingurumenekoa, eraginkortasun energetikoa eta integrazioa bateratzen dituen diseinu batekin. Beraz, deialdiaren lizitazioak 122.210,00 euroko gastu bat, BEZ barne, suposatzen du horrela banatuta: 18.500 euroko lehen saria lehiaketako talde garailearentzat; bi akzesit, 12.100 eurokoa bakoitza; eta aldez aurreko azterketen garapenerako eratorritako 79.860 euroko kontratu bat, talde garailearekin negoziatutako prozedura bat dela medio.

Pleguan jasota dagoenari jarraiki, deialdi honetan parte hartu lezake, esku-hartzeko gai den edozein profesional, pertsona natural edo juridiko espainiar edo atzerritarrek, bere kaudimen ekonomiko, finantzario eta tekniko edo profesionala ziurta balezake eta bere kontrataziorako debeku edo bateraezintasun motaren batean nahasita ez balego.

Proiektuak modu anonimoan aurkeztuko dira, anonimatua errespetatu behar izanik, bere epaimahaiak unean-uneko irizpen edota erabakia ezagutzera eman arte. Proposamenak aurkezteko epea hiru hilekoa da eta lehiaketa honen argitalpen ofizialarekiko hurrengo egunean hasiko da. Oinarriak, bere informazio guztiarekin, hemen kontsulta daitezke.

Epaimahaiak bere erabakiak edo irizpenak erabateko independentziarekin burutuko ditu soilik kontuan hartuz lehiaketako deialdiaren iragarkian adierazitako irizpideak. Pleguak finkatzen du kontsideratuko dela, epaimahaiaren arabera eta oinarrietan definituko diren balorazio-irizpideekin bat etorriz, eraikuntzako espazioa eta baterako irudia antolatzeko proposatutako ideia onena bezala, maila formal, funtzional, tekniko eta estetiko batean konponbiderik onena eskaintzen duena. Beraz, pertsona partaideak ahalik eta askatasun maila handienarekin hornitze aldera, oinarriek baldintzatzaile eta muga kopuru eskasa barne hartzen dute, antolamendu eta arkitektura arloetarako planteamendu berritzaile, garaikide eta originalen adierazpen askea bultzatuz.

Kokaleku hautatuaren justifikazioa

Segurtasun eta Larrialdien Koordinazio Zentroaren kokapenerako hautaketaren harira, aldez aurretik Iruñako Eskualdeko balizko kokalekuen azterketa bat burutu da. Azkenik hautatutako lekua, Aranguren Ibarraren Udalerriko Sankin ingurunea, justifikatu da hau izateagatik hobekien betetzen dituena honako baldintzak:

· Konektagarritasuna Iruñako eskualdeko ingurabidearen errepide azkarrekiko. Nafarroako Foruzaingoaren Komisaldegi Nagusiak betetzen dituzten funtzioek Iruñako hiriaren jarduketa-esparrua gainditzen dutenez eta eskualde osorantz barreiatzen direnez, garrantzitsua da bere kokaleku berritik Iruñako eskualdeko ingurabidearen errepide azkar ezberdinetara bitartean dagoen sarbidea.

· Orube nahikoaren erabilgarritasuna, beharrezkoa izanik gutxienez 105.000 m2 inguruko azalera bat erabilgarri izatea, etorkizunean hedatzeko aukerarekin.

· Pixka bat arindutako lurzoruen aldapa, gehienbat jarduketaren garapenarekin lotutako ingurumen eta paisaiaren inpaktua eta exekuzio kostuak minimizatze aldera.

· Konektagarritasuna beste eremu urbano batzuekin, eremuko irisgarritasuna lortu ahal izateko garraio publikorako hala nola oinezko eta bizikleten erabilerarako, indarrean dagoen lurralde, hirigintza, estatu nahiz Europa mailako legediarekin sustatutako mugikortasun jasangarriaren hazkundea eta hobekuntza bilatuz.

· Irisgarritasuna: segurtasun arrazoiengatik baloratzen da kokaleku berriak aukera ematea, alde batetik, gunerako sarbide kontrolatu baterako, administrazio unitate ezberdinak bateratuz eta, bestetik, inguruneko beste jarduera batzuekiko bere autonomia bultzatuz.

· Lursailen jabegoa bere gehiengoan udal izaerakoa da eta Nafarroako Gobernuak horien eskurapena errazten du.