Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak Tafallan amaitu du eklipsea behatzeko 20 puntu ofizialekin segurtasuna koordinatzeko bileren lehen txanda
2026ko ekainaren 22a
Nafarroako Gobernuak Tafallan amaitu du eklipsea behatzeko 20 puntu ofizialekin segurtasuna koordinatzeko bileren lehen txanda
Topaketa horien helburua izan da abuztuaren 12an gerta litezkeen larrialdi-egoeren aurrean lankidetza-erantzuna diseinatzea
Bilera Tafallan
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Gobernuak, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren bidez eta Gobernuaren Ordezkaritzarekin batera, gaur eguerdian amaitu du Tafallan lehen bilera-txanda, eklipse osoa behatzeko gune ofizial bihurtu diren udalerriekin segurtasuna koordinatzeko. Eklipsea abuztuaren 12an ikus ahal izango da Foru Komunitatearen zati batean. Bilera horien helburua izan da, tokiko erakundeekin batera, lankidetza-erantzun bat diseinatzea jendetzaren eta gerta litezkeen larrialdi-egoeren aurrean, tartean, baso-suteak, ekaitzak eta haize gogorrak, besteak beste.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).