Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak Nafarroako 2022ko Urrezko Domina eman dio Ekonomia Gizarte Enpresa-Konfederazioari (CEPES Nafarroa)
2022ko urriaren 26a
Nafarroako Gobernuak Nafarroako 2022ko Urrezko Domina eman dio Ekonomia Gizarte Enpresa-Konfederazioari (CEPES Nafarroa)
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, foru dekretu bat onetsi du, Nafarroako Urrezko Domina ematen diona Ekonomia Gizarte Enpresa-Konfederazioari (CEPES Nafarroa), Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Ekonomiako katedrak proposaturik.
Exekutiboak 2008an sortutako CEPES Nafarroari buruz nabarmendu du “iragandako eta orainaldiko krisien testuinguruan aipagarria izan dela lurraldearekiko bere atxikimendua, bereziki nabarmentzekoa izanik biztanleria urriko eremuetan eta aukeren berdintasunerako bere lanean.
CEPES Navarra-k 1.250 enpresa eta entitatetik gora barne hartzen ditu, 4.000 lanpostu sustatzen ditu, 42.000 bazkideekin eta boluntarioekin kontatuz. Lekuan lekuko presentzia zuzena du Nafarroako lurraldearen % 90ean gutxienez, herritar ororengan inpaktua izanik.
Golardoa Maria Chivite Lehendakariak entregatuko du Nafarroaren Egunaren harira abenduaren 3an ospatzen den ekitaldi instituzional nagusian.
Jakina denez, Nafarroako Urrezko Domina Foru Komunitateak gizartea hobetzeko, balio demokratikoak finkatzeko eta Nafarroaren kanpoko proiekziorako pertsonen, erakundeen, entitateen eta kolektiboen ageriko ekarpena aintzatesteko emandako bereizgarririk nagusiena da.
Horrela, CEPES Navarra 1982tik Foru Komunitatearen gizarte hobeago baterako ekarpena egiteagatik golardo nagusiena jaso duten 38 pertsonen edo entitateen zerrenda osatzera heldu da.