2022ko irailaren 21a

Nafarroako Gobernuak 2,3 milioi euro jarriko ditu kirol-klubei ligetan parte hartzen laguntzeko

Laguntza %14,8 gehitu da “taldeak lehiaketetan egotea bermatzearren”, eta horiek eskatzeko epea urriaren 17an amaituko da

Kultur eta Kirol Departamentuak Nafarroako kirol-klubentzako eta kirol-klub filialentzako 2.325.000 euroko laguntza-deialdia onartu du. 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra bitarte egiten diren liga ofizial nazionaletan edo autonomia arteko liga ez profesionaletan parte hartzen duten taldeentzat izango da. Laguntza eskatzeko epea urriaren 17an amaitzen da, eta iaz jarritakoa baino %14,8 handiagoa izango da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)