2025ko martxoaren 18a

Nafarroako Gobernua aurrera doa aurrekontuak egiteko eta kontuak emateko prozesuak modernizatzeko bidean

Taberna lehendakariordeak eta Arasti kontseilariak aurkeztutako plataforma berriak koordinazioa hobetzeaz gain, aurrekontuaren gardentasun handiagoa eskainiko du
Taberna lehendakariordea eta Arasti kontseilaria, kontuak emateko lanak 
hobetzeko gaur zuzendaritza nagusiekin eta idazkaritza teknikoekin egindako 
informazio-saioan.
Taberna lehendakariordea eta Arasti kontseilaria, kontuak emateko lanak hobetzeko gaur zuzendaritza nagusiekin eta idazkaritza teknikoekin egindako informazio-saioan.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak ekimen bat diseinatu du aurrekontuak egiteko eta horien gaineko kontuak emateko prozesuak modernizatze aldera, administrazioa eraginkorragoa eta gardenagoa izan dadin. Felix Taberna lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilariak eta Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariak plataforma digital berria aurkeztu dute gaur, WISE Plana izenekoa, zuzendaritza nagusiei eta idazkaritza teknikoei zuzendutako lan-saio batean. Jardunaldia Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiak antolatu du, plataformaren funtzionamenduaren eta aplikazioaren berri zehatz-mehatz emateko. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).