2023ko otsailaren 15a

Nafarroako Gobernuak 5,7 milioi euroko dirulaguntza baimendu du Tasubinsa eta Elkarkiderentzat

Desgaitasuna edo gaixotasun mentala duten 800 pertsona baino gehiago enplegatzen dituzten zentro okupazionaletarako laguntza publikoa %5 igo da, bertan 140 profesionalek egiten dute lan

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki du zuzeneko bi dirulaguntza ematea Tasubinsa eta Elkarkide zentro okupazionalei, 5.706.671 euro guztira. Laguntza publiko hori urtero ematen da, eta % 5 handitzen da erakundeek aurreko ekitaldian jasotakoarekin alderatuta.