2025ko urriaren 2a

Nafarroako Gobernuak arreta irisgarri eta inklusiboaren aldeko apustua egin du desgaitasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko

150 profesional eta elkartetako ordezkarik NABIk sustatutako jardunaldi batean parte hartu dute, “oso ikusezina” den fenomeno bati buruz
Patricia Abad NABIko ordezkariekin eta jardunaldiko hizlariekin.
Patricia Abad NABIko ordezkariekin eta jardunaldiko hizlariekin.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak desgaitasuna duten emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean arreta irisgarri eta inklusiboaren aldeko apustua egiten du, indarkeria kasu horiek detektatu, prebenitu eta borrokatzea ahalbidetuko duten tresna berriak prestatuz. Fenomeno hori “oso ikusezina” da, eta biktimentzat “diskriminazio hirukoitza” da. 150 profesional eta elkarte zein partikular inguru bildu dira asteazken honetan Berdintasunerako Institutuak (NABI) sustatutako jardunaldi batean, desgaitasuna duten emakumeei arreta integrala eta egokitua emateko beharrak, erronkak eta hobekuntzak aztertzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).