2023ko azaroaren 15a

Nafarroako Gobernuak bere departamentuen egitura dekretuak onartu ditu

Nafarroako Trafiko Zerbitzu berria eta Klima Aldaketaren Bulegoa nabarmentzen dira tarteko mailetan sortutako unitate berrien artean
Aprobación de los decretos de estructura de los 13 departamentos del Gobierno de Navarra Irudi galeria

Aprobación de los decretos de estructura de los 13 departamentos del Gobierno de Navarra

Nafarroako Gobernuak gaur amaitu du bere egituraren antolaketa maila ertainetan (zerbitzuak eta atalak), joan den abuztuan onartutako oinarrizko egituraren dekretua eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak irailean definitu zuen dekretua garatzeak dakarren neurri bat. Horrela, Foru Gobernuaren hamaikagarren legegintzaldian zuzenduko den organigramaren zatirik handiena ezartzen da, 13 departamentuk eta 34 zuzendaritza nagusik osatzen dutena.

Foru Exekutiboaren egitura garatzen duten foru dekretuak onartu dira gaur ospatutako ohiko gobernu bilkuran. Nafarroako Gobernuaren bozeramaile Amparo Lopezek azaldu duenez, egitura berri honekin Nafarroako Gobernuak bere organigrama egokitu egin du Nafarroako gizarte berriaren erronkekin eta eskariekin hala nola Foru Komunitatearen etorkizuneko garapenerako estrategiarekin. Lurralde eta gizarte kohesioak, berrikuntza, digitalizazioa hala nola emakume eta gizonen arteko berdintasuna tarteko, organigrama berria inspiratzen duten politika nuklearren artean nagusitzen dira. Garapen jasangarria, datu eta joeren analisia, Nafarroako markaren irudia indartzea nahiz esparru europarrean honek duen presentzia sendotzea izango dira halaber Exekutibo berriaren lehentasunak.

Egituran eginiko inbertsioan 1,18 milioi gehitu dira; horrek foru Exekutiboaren kontuen kapitulu pertsonalaren % 0,069a (1.686 milioi) suposatzen du.

Nobedade nagusienak Organigraman finkatutako nobedade nagusienen artean Trafiko Zerbitzu baten sorrera nabarmentzen da (aurreko legegintzaldian atalaren kategoria zuena), Nafarroak joan den uztailaren 1ean, alegia Exekutibo zentralak Trafiko eta Bide Segurtasunaren funtzioak Foruzaingoari eskualdatu zizkionean, bere gain hartutakoez arduratuko dena. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren Barruko Zuzendaritza Nagusiaren mendeko arloak, Trafikoaren Koordinazioa, Bide Heziketaren Arloko Prestakuntza eta Kontrola eta Zigorra izeneko hiru atalak hartuko ditu bere baitan.

Horrez gain, Klima Aldaketa eta Trantsizio Energetikoaren Foru Legea betetze aldera sortzen da Nafarroako Klima Aldaketaren Bulego Zerbitzua, Nafarroako Gobernuaren klima-aldaketaren arloko planen tresna exekutiboa izango dena. Eta bulego hau Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dagokio.

Bestalde, Lurralde Kohesioko Departamentuaren mendeko Erronka Demografikorako eta Lurralde Eraketarako Zerbitzu bat sortu da, zeinek, hura desagertu delako, joan den legegintzaldian Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak bete ohi zituen funtzioak beteko dituen.

Bestalde, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua (NAPI) desagertu egiten da organismo autonomo gisa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Zuzendaritza Nagusiaren mendeko zerbitzua bihurtzeko.

Gizarte politika hurbilagoei eta pertsonalizatuagoei emandako lehentasuna agerikoa da zenbait egituren birdefinizioan eta sorreran. Hala, osasun esparruko humanizazioa eta justiziaren esparruko birgizarteratzea bultzatzeko apustua islatuta dago Departamentu arteko Humanizazio, Aseguramendu eta Koordinazio Zerbitzuaren, Osasun Sailaren hala nola Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Birgizarteratze, Bitartekotza eta Justizia Errestauratiboaren izendapen berrian. Horrez gain, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuan pertsonan oinarritu den Arretaren Atala sortzen da.

Osasun Departamentuan halaber nabarmentzekoa da Farmako zaintzari egitura emateko eta ikuskapenari zerbitzu maila emateko Osasun Ikuskaritza eta Farmazia zerbitzuaren sorrera. Bestalde, Kalitatea, Lehen Arreta, Herritarrekiko Arreta, segurtasuna hala nola prozesu klinikoen kalitatea sendotzeko hobekuntzak egin dira egitura mailan.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren I+D+i zerbitzua ere birdefinitu egin da eta SINAIren (ezagutzaren sorreran eta enpresa-ehunerako bere transferentzian lanean dabiltzan Nafarroako agente publikoak eta pribatuak lotzen dituen sarea) Bikaintasuna Sustatu eta Nafarroako Berrikuntzaren Poloa sustatzera dedikatutako atalak dakartza.

Berrikuntza esparruak giza baliabideekin finkatu dira, Next Generation funts europarren etorrerarekin sendotuta, Gobernuak trantsizio digitalaren alde eginiko apustua babesteko asmoz. Arreta gehiago emango zaio Foru Administrazioko zibersegurtasunari. Kontua da ekosistema digital seguru eta fidagarri bat sortzea, zeinek herritarren, enpresen nahiz administrazioaren aktiboak eta datuen pribatutasuna babestea ahalbidetuko duena. Eta segurtasun neurri aurreratuen inplementazioa eta lerroko jardunbide egokien sustapena direla medio, informazioaren integritatea eta konfidentzialtasuna bermatzea bilatzen da une orotan.

Bestalde, osasun arloko zuzendaritza, kudeaketa kliniko eta tramitaziorako informazio sistemak bultzatuko dira. Bere funtzioen artean, nabarmentzekoa da gaixoen historia klinikoen euskarri diren plataforma teknologikoen fidagarritasun eta integritate bermea.

Horrez gainera, jadanik joan den legegintzaldian ezagutzera emandako ‘Nafarroa-Bizi Kalitatea’ markaren irudia eta estrategia definitzearen aldeko apustua islatuta geratzen da aurrerantzean Proiekzio Instituzionala eta Nafarroa Markako Zerbitzua izendatzera pasako den Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Proiekzio Instituzionala Zerbitzuan.

Foru Administrazioaren antolakuntza laster eratuko da erabat, bere erakunde autonomo guztien organigrama onartu denean. Esparru honetako nobedade nagusiena Nafarroako Gobernuaren Analisi eta Prospekzio Bulegoa zeharkako erakunde autonomo gisa eratu izana da, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren Planifikazio, Koordinazio, Berrikuntza eta Politika Publikoen Ebaluaketarako Zuzendaritza Nagusiaren mendean.

13 Departamentu

Honako estekatan departamentu bakoitzaren egitura zehazten da:

1. Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua

2. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskerako Departamentua

3. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua

4. Ekonomia eta Ogasun Departamentua

5. Hezkuntza Departamentua

6. Osasun Departamentua

7. Lurralde Kohesiorako Departamentua

8. Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua

9. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua

10. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua

11. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua

12. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

13. Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua.