Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak obra-kontratu publikoen prezioen salbuespenezko berrikuspena onartu du
2022ko abuztuaren 17a
Nafarroako Gobernuak obra-kontratu publikoen prezioen salbuespenezko berrikuspena onartu du
4 eta 12 hilabete bitarteko iraupena duten kontratuei eragiten die, kostuaren igoera siderurgia-, bituminoso-, aluminio- edo kobre-materialena denean
Nafarroako Gobernuak Foru Lege Dekretu bat onartu du gaurko bilkuran, materialen prezioen igoerak eragindako kontratu publikoen prezioen ezohiko berrikuspena aurreikusten duena. 1/2022 Foru Dekretua onartu ondoren (Ukrainako gerrak kontratazio publikoaren eremuan izan zituen ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko ezohiko neurriak ezarri zituena), prezioen hazkunde bizkorraren eraginak iraupen laburragoko kontratuetan ere eragina duela nabaritu da.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.