2022ko abenduaren 14a

2022ko LEPari dagozkion enplegu publikoko 734 lanposturen eskaintza onartu du Nafarroako Gobernuak

Administrazio nukleorako 277 plaza dira, hezkuntzako langileentzako 253 eta osasun-arlorako 204
Aprobadas 734 plazas de la OPE DE 2022. Irudi galeria

El Gobierno de Navarra, en su sesión de hoy, ha aprobado tres decretos forales en los que se concreta la Oferta Pública de Empleo (OPE) de 2022, integrada por 734 plazas, que corresponden a 204 para el ámbito sanitario, 253 para el docente no universitario y 277 para el resto de departamentos, en la conocida como Administración Núcleo.

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, hiru foru dekretu onartu ditu, 2022ko Lan Eskaintza Publikoa (LEP) zehazten dutenak. 734 plaza ditu, 204 osasun arlorako, 253 unibertsitatez kanpoko irakaskuntzarako eta 277 gainerako departamentuetarako, Administrazio Nukleoan.

Proposamena jada duela aste batzuk aurkeztu zen Funtzio Publikoaren Mahai Nagusian. Multzoaren osotasunean, aipagarriak dira desgaitasuna duten pertsonentzako 51 plazen erreserba (19 Nukleorako, 18 unibertsitatez kanpoko irakaskuntzarako eta 14 osasun arlorako). Ildo horretatik, 15 plaza erreserbatuko dira genero indarkeriaren emakume biktimentzat. Gogoan izan behar da kasu bietan txanda murriztu hauetarako izangaiek hautaketa-probak gainditu beharko dituztela.

Adskripzio esparruen arabera, Administrazio Nukleoan Foruzaingoaren agenteentzako 100 plaza, Administrazio langileentzat 57, Sistema Informatikoen Goi Teknikarientzat 24, ingurumeneko Basozainentzako 18, Ogasuneko Kudeatzaile/Ikertzaile/Laguntzaile izateko 15 eta Suhiltzaileentzako 8 nabarmentzekoak dira, besteak beste.

Osasun-arloko banaketari dagokionez, estamentuen arabera, medikuak nagusitzen dira 91 posturekin, garrantzi handia izanik Lehen Arretakoak, Medikuentzat 40 plazekin eta Pediatrentzat 4rekin. Bestalde, Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako Teknikarientzat (E.Z.L.T) 43 plaza, Laborategiko Goi Mailako Teknikariarentzat (L.G.M.T.) 13 plaza, Farmazia Teknikariarentzat 11 plaza, Osasun Mentaleko Goi Mailako Erizainarentzat 10 plaza eta Obstetrizia-Ginekologiaren Goi Mailako Erizainarentzat 8 aipatzen dira.

Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren esparruan, 2022ko LEPak 93 plaza onartzen ditu Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Gorputzerako eta 160 Maisuen Gorputzerako.

Esfortzuaren legealdia enplegu publikoaren arloan

Gogoan izan behar da, legealdi honetan zehar, Nafarroako Gobernuak ohiko eta ezohiko  LEP ezberdinen bitartez 7.000 plaza inguru onartu dituela.
Zehazki 6.983 plaza onartu dira zeinetatik, esparruen arabera: 1.950 Hezkuntzakoak diren; 2.420 osasun-arlokoak; eta 2.613 Administrazio Nukleokoak. Bestalde, totaletik, 3.007 birjarpeneko ohiko tasetara bideratutako plazak dira eta 3.976 berriz, gaur egun behin-behinekotasun egoeran daudenak plaza finkoetan bihurtzeko ezohiko egonkortze prozesuetara bideratutakoak. Azken kasu honen harira, duela egun batzuk, Nafarroako Gobernuak akordioa adostu zuen Espainiako Gobernuarekin konstituzio-kontrakotasun errekurtso bat ekidite aldera, horrela 3.600 plaza inguru egonkortzeko prozesuetan segurtasuna bermatuz.