Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak 2023ko Lan Eskaintza Publikoa iragarri du, guztira 1.974 plaza
2023ko urriaren 20a
Nafarroako Gobernuak 2023ko Lan Eskaintza Publikoa iragarri du, guztira 1.974 plaza
Nafarroako Gobernuak, gaur goizean, Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean, 2023rako lan-eskaintza publikoen proposamenean jasotako 1.974 plazaren lanpostuen berri eman du; hain zuzen ere, birjarpenekoak eta eskaintza espezifikoetakoak dira. Horietatik 875 plaza Administrazio Nukleoari dagozkio, 571 unibertsitateaz kanpoko irakasleei eta 528 plaza osasun-langileei.
Lan-postu orotatik nabarmentzekoak dira, bere kopuruagatik, Administrarien 418 plazak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen 333, Erizainen 213, Erizaintzako Zaintza Osagarrien Teknikarien 136 eta Irakasleen 120. Halaber proposatu dira, esaterako, Zerbitzu Orokorretako 83 plaza, Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Aditurako 58, Zaindarirako 49, Administrazio Publikoaren Teknikarirako 47 (Arlo Juridikoa), Foruzainen 46 plaza eta Suhiltzaileen 30.
Denera 1.974 plaza hauetatik 873 birjarpen enpleguen eskaintza publikoari eta 1.101 plaza enplegu eskaintza publiko espezifiko bati dagozkie. Lehenengoaren bidez, erretiroagatik edota langile funtzionarioen heriotzagatik hutsik dauden plazak estaltzen dira eta bere kalkulua, Estatuak zehazten duen birjarpenarekin lotuta dago. Bestalde, LEP espezifikoa Estatuko Aurrekontuen Lege Orokorrean aurreikusita dago eta haren eskutik, Administrazioak, ezohiko moduan, enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko helburua betearazteko beharrezkoa den tasa baimendu ahal izango du.
Esparruen arabera, birjarpen LEPeko 873 plazen banaketan, 323 plaza Administrazio Nukleorako, 290 unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat eta 260 osasun langileentzat dira. Plaza hauetatik orotatik, 17 genero indarkeriaren biktima diren emakumeei erreserbatu zaizkie. Bestalde, LEP espezifikoari dagozkion 1.101 plazak honako moduan banatzen dira: 552 Administrazio Nukleorako, 281 unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat eta 268 osasun langileentzat.
Zerbitzuak finkatzea, egonkortasuna ematea eta enplegu publikoa sendotzea
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari Amparo Lopezek Mahai Orokorraren bileran nabarmendu duenez, “Nafarroako Gobernuak herritarrekiko arretan aurrera egin ahal izateko eta enplegu publikoen egonkortasunean nahiz finkapenean sakontzearen alde eginiko apustu estrategikoa da", eta gogorarazi duenez, “legegintzaldiko helburuetako bat da Administrazioan behin-behinekotasuna murriztea”.
Ildo horretatik, Departamentuak aurkeztutako proposamena zehazteko ildo estrategiakoak behin-behinekotasunaren murrizketarekin, hezkuntza- eta osasun-sistemaren finkapenarekin lotuta daude eta Administrazio Nukleoari dagokionez, administrazio moderno bat garatzeko giltzarri gisa identifikatutako bost mugarriren finkapenarekin: administrazio Berdea, Soziala, Digitala, XXI. mendeko Administrazioa eta Larrialdietarako Erantzuna.
Birjarpen LEParen banaketa
Aipatuari jarraiki, ordezkapen eskaintza publikoaren 873 plazetatik, 304 Administrazio Nukleoari dagozkio, 290 unibertsitateaz kanpoko irakasleei eta 260 osasun langileei. eta 19ek ez dute birjarpen tasarik kontsumitzen.
Administrazio Nukleoko plazen artean aipatzekoak dira Forunzainen 46, Suhiltzaileen 30, Zaindari Gerontologikoen 29, Administrazio Publikoko Teknikarien (Arlo Ekonomikoa) 29, Gizarte Langileen 28, Zaindarien 26, Foruzaingoko Azpi-ikuskatzaileen 16, Psikologoen 12, Sistema Informatikoen Erdi Mailako Teknikarien 11, Osasun Kudeaketaren Teknikarien 11, Ogasuneko Kudeatzaile eta Ikertzaile Laguntzaileen 10, Arkitektoen 8, Euskerako Erdi Mailako Teknikarien 7, Aholkulari Juridikoen 6, Ingeniari Tekniko Industrialeen 6, PFEZren Erdi Mailako Teknikarien 6, Ingeniari Industrialeen 5, Administrazio Publikoaren Teknikarien 5 (Juridikoa), Antolaketako Goi Mailako Teknikarien 4, Baso Teknikari Ingeniarien 4, Basozainen 4, Erizainen 4, Mendiko Ingeniarienen 2, Ogasuneko Teknikarien 2, Nafarroako Auzitegi Administratiboko Batzordekideen 2, Sistema Informatikoen Goi Mailako Teknikarien 2, Sistema Informatikoen Ofizialen 2, Sistema Informatikoen Ofizial Teknikarien 2, Telekomunikazioen Ingeniarien 1, Antolaketaren Goi Mailako Teknikarien 1, Euskera Itzultzaile 1 eta Foruzaingoko Komisario 1.
Unibertsitateaz kanpoko langileen harira, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen 172 plaza daude, Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Adituen 58 plaza, Musika eta Arte Eszenikoen Irakasleentzako 18 plaza, Arte Plastiko eta Diseinu Irakasleentzat 17 plaza, Hizkuntza Eskoletako Irakasleentzako 5 plaza hala nola Arte Plastiko eta Diseinu Tailerreko Maisuentzako 2 plaza.
Osasun langile izateko 260 plazak, Osasunbideako (SNS-O) 248 plazen eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) 12ren artean banatzen dira. Hala, Osasunbidean Osasun Diplomadunen 121 plaza, Mediku Adituen 55, Erizaintzako Laguntza Zaintzen Teknikarien 36, Zaindarien 21, Bestelako Medikuen 11 eta Osasun Teknikarien 4 daude.
Zehazki, Osasun Diplomadunen 121 plazetatik, 115 Erizainenak, 3 Osasun Mentaleko Erizainenak eta beste 3 Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoarenak dira. Mediku Adituaren 55 plazetatik, 5 EAP Pediatrarenak dira, 5 Psikologo Aditu Klinikoarenak, 5 Anestesia eta Erreanimaziokoak, 5 Irrati-diagnosiak egiteko, 4 Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiarako, 4 Psikiatriarako, 3 Oftalmologiarako, 2 Dermatologia Mediku Kirurgikorako eta Benereologiarako, 2 Analisi Klinikoetarako, 2 Digestio-Aparaturako, 2 Pneumologiarako, 1 Alergologiarako, 1 Kardiologiarako, 1 Kirurgia Orokorrerako eta Digestio-Aparaturako, 1 Kirurgia Plastiko, Estetiko eta Konpontzailerako, 1 Endokrinologia eta Nutriziorako, 1 Ospitaleko Farmaziarako, 1 Hematologia eta Hemoterapiarako, 1 Medikuntza Fisiko eta Errehabilitaziorako, 1 Medikuntza Intentsiborako, 1 Barne Medikuntzarako, 1 Mikrobiologia eta Parasitologiarako, 1 Nefrologiarako, 1 Neurologiarako, 1 Onkologia Erradioterapikorako, 1 Pediatria eta bere Arlo Espezifikoetarako, eta 1 Urologiarako. Bestelako Medikuen 11 plazetatik, 7 Larrialdietako Mediku Laguntzaile izateko, 2 Larrialdiko Zerbitzu Bereziko Mediku izateko, 1 Lehen Mailako Mediku Elkartetarako eta 1 Mediku Ikuskatzailerako dira.
NOPLOIko plazei dagokienez, 4 Osasun Publikoaren Ikuskatzailearenak dira, 3 berriz Erizainenak, 3 Laborategiko Teknikari Adituenak, 1 Irrati-diagnosirako Teknikari Adituarentzat eta 1 Medikuntza Prebentiborako eta Osasun Publikorako.
LEP espezifikoaren xehetasunak
Bestalde, LEP espezifikorako 1.101 plazen banaketa honakoa da: 552 Administrazio Nukleorako, 281 unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat eta 268 osasun langileentzat.
Administrazio Nukleoan, 418 plaza Administrarientzako dira 83 Zerbitzu Orokorretarako, 42 Administrazio Publikoko Teknikarientzako (Arlo Juridikoa), eta 9 Albaitarientzako.
Unibertsitateaz kanpoko langileen harira, 161 Bigarren Hezkuntzako Irakasleentzat dira eta 120 Maisuentzat.
Azkenik, osasun esparruan Osasun Diplomadunentzat 11, Osasun Langileentzat 104, Zaindarientzat 28, Mediku Adituentzako 12, Osasun Teknikarientzako 9, Bestelako Medikuentzako 2 eta Osasun Hezitzailerako 1 proposatzen dira.
Zehazki, Osasun Diplomadunen plazetatik, 95 Erizainenak, 6 Osasun Mentaleko Erizainenak, 4 Fisioterapeutenak, 3 Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoenak, 3 Osasun Hezitzailearen Erdi Mailako Teknikarienak, 1 Terapeuta okupazionalena dira. Osasun Laguntzaileen plazei dagokienez, 100 Erizaintzako Zaintza Osagarrien Teknikarienak, 4 Farmazia Teknikarienak dira. Mediku Adituen plazetatik, 2 Psikologo Aditu Klinikoarenak, 1 Analisi Klinikoenak, 1 Anestesia eta Erreanimazio arlorako, 1 Digestio-Aparatuarena, 1 Kirurgia Orokorrarena eta Digestio-Aparatuarena, 1 Kirurgia Plastiko, Estetiko eta Konpontzailearena, 1 Barne Medikuntzaren arloarena, 1 Psikiatriakoa eta 1 Irrati-diagnosiarena, 1 Erreumatologiarena eta 1 Lehen Arretako Pediatria Atalerako dira. Osasun Teknikarien plazetan, 4 Irrati-diagnosiko Teknikari Aditua izateko, 3 Anatomia Patologikoaren Teknikari Aditua izateko eta 2 Laborategiko Teknikari Aditua izateko dira. Eta amaitzeko, Bestelako Medikuen plazen esparruan, 1 Larrialdietako Ohiko Zerbitzuko Medikuarena eta 1 Odontologoarena dira.