Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak AVANTIUS (PSP) sistemaren egoitza judizial elektronikoa gailu mugikorretan erabiltzeko egokitu du
2026ko otsailaren 17a
Nafarroako Gobernuak AVANTIUS (PSP) sistemaren egoitza judizial elektronikoa gailu mugikorretan erabiltzeko egokitu du
Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusiak eta Tracasa Instrumentalek, Foru Gobernuaren eta Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (CPEN) enpresa publikoak, AVANTIUS (PSP) sistemaren egoitza judizial elektronikoa gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea helburu zuen proiektua burutu dute, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) Europako funtsekin finantzatuta. Horrek aurrerapena dakar zerbitzu judizialen modernizazioan; izan ere, justizia-zerbitzuetako profesionalak zein laguntzaileak Avantiusen egoitza judizial elektronikora beren terminaletatik modu optimizatuan sartzeko aukera ematen du, ordenagailu baten segurtasun eta eraginkortasun berarekin, eta haien gaitasun operatiboa nabarmen handituz.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.