2026ko apirilaren 22a

Nafarroako Gobernuak 150.000 euroko laguntzak aktibatu ditu migratzaileen ezohiko erregularizazio-prozesuan esku hartzen duten erakundeentzat

Diru-laguntzak izapide hori egin nahi duten pertsonei arretan ematen ari diren erakunde sindikalen eta irabazi asmorik gabeko erakundeen gastuak laguntzeko izango dira
Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 150.000 euroko diru-laguntzaren deialdia baimendu du, migratzaileen ezohiko erregularizazio-prozesuan (joan den ostegunean aktibatua) esku hartzen ari diren erakundeei zuzenduta. Hain zuzen ere, erakunde sindikalentzako eta Atzerritartasun Laguntzaileen Erregistro Elektronikoan inskribatutako irabazi asmorik gabeko erakundeei zuzendutako diru-laguntzak dira, eta horien helburua da administrazio-erregularizaziorako eskaera egiten ari diren pertsonei ematen dieten arreta espezifikotik eratorritako langile- eta funtzionamendu-gastuak finantzatzea.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).