2024ko irailaren 6a

Nafarroako Gobernuak berrikuntza bultzatzearen onurak hurbildu dizkio enpresa-sektoreari, haren hazkundea eta lehiakortasuna bultzatzeko

Nafarroako enpresen 40 ordezkarik baino gehiagok parte hartu dute Enpresa I+G+b Unitateei buruzko jardunaldi informatibo batean, enpresetan ikerketa sustatzen duen funtsezko figura
Fanlo kontseilaria, jardunaldian egindako hitzaldian.
Fanlo kontseilaria, jardunaldian egindako hitzaldian.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako enpresen 40 ordezkarik baino gehiagok parte hartu dute Nafarroako Gobernuak ADItech Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileen koordinatzailearekin elkarlanean antolatutako jardunaldi informatibo batean. Ekitaldia Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren egoitzan izan da, eta Enpresa I+G+b unitateak eratzearen abantailak izan ditu ardatz. Unitate hori funtsezko tresna da Nafarroako enpresaren barruan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).