Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak etxebizitza-alokairuaren inguruko kontsulta eta bitartekaritzarako zerbitzuaren lizitazioa ireki du
2025ko irailaren 9a
Nafarroako Gobernuak etxebizitza-alokairuaren inguruko kontsulta eta bitartekaritzarako zerbitzuaren lizitazioa ireki du
Proposamenak irailaren 10etik 24ra bitartean aurkeztu beharko dira, Nafarroako Kontratazio Atariaren bidez; bertan kontsultatu ahal izango dira esleitzeko prozedurari buruzko pleguak
Nafarroako Gobernuak irailaren 10ean, asteazkena, irekiko du etxebizitzaren alokairuari eta hipoteka-bitartekaritzari buruzko informazioa, aholkularitza eta bitartekaritza eskaintzeko Zerbitzu unibertsal eta integralaren lizitazio-prozedura. Enpresa edo erakunde interesatuek irailaren 24ra arteko epea izango dute proposamenak aurkezteko, Nafarroako Kontratazio Atariaren bidez. Lizitazioari buruzko pleguak ere Atari horretan kontsultatu ahal izango dira asteazken honetatik aurrera.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).