2025ko abuztuaren 29a

Gobernuak 450.000 euro eman dizkie Nafarroako tokiko telebistei 2025-2026 denboraldian ikus-entzunezko ekoizpena sustatzeko

Xaloa TB (200.000 euro), Hamaika TB (125.000 euro), 30 TB (75.000 euro) eta Zona Media TV (49.446,33 euro) dira laguntzen onuradun diren operadoreak
Deskargatu irudia Irudi galeria

Komunikazio eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak ebatzi egin du LTD bidez emititzen duten tokiko telebistei zuzendutako ikus-entzunezko edukiak ekoizteko 2025-2026 aldirako laguntzen urte anitzeko deialdia, eta lau laguntza onartu ditu, tokiko telebistako beste horrenbeste operadorerentzat, 449.446,33 euroko balioarekin.

Aurtengo edizioan lau operadorek aurkeztutako 29 proposamen baloratu dira: horietako 20 Iruñako LTD barrutirako (Xaloa Telebista eta Hamaika TB) eta Tafallako LTD barrutirako (Zona Media TV eta 30 TV).

Deialdian onartutako proiektuak baloratu ondoren, 200.000 euroko laguntzak eman zaizkio Xaloa Telebistari, 125.000 euro Hamaika Telebistari, 75.000 euro 30 telebistari eta 49.446,33 euro Zona Media TV-ri. Guztira, 19 programek ekoizpenaren kostu osoaren % 50eko dirulaguntza jasoko dute, hau da, 900.000 eurotik gorako inbertsioa egingo da sektorean. Diruz lagundutako programen produkzio-gastua aurtengo irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra bitartea gauzatu beharko da. 

Iruñeko LTDaren barrutia

Iruñeko barrutiko tokiko publikoari zuzendutako proiektuen artean, euskara hutsean emititzen duen Xaloa Telebistaren zortzi proiektu dira onuradun. “Herri ttiki, bizi haundi” proposamen berria dugu hizpide, izan ere, ETB-1eko “Herri txiki, infernu handi” saioaren formatua eta bultzada aprobetxatuz, Nafarroako geografia osoko herriak bisitatuko ditu, haien bertuteak eta aukerak hobeto ezagutzeko eta balioesteko asmoz. Xaloak halaber gastronomiari buruzko bigarren programa berri bat gehituko du parrillan: “Zer jan, ala izan”.

Nafarrako Gobernuaren laguntzari esker, Xaloa TBk ere bere parrillan finkatuagoak diren sei saio ematen jarraitu ahal izango du: “Kristalezko sabaia Nafarroan”, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzekoa; “Osasuntsu eta pozik”, osasunari eta kontsumoari buruzko monografikoa; ‘Soinu eta doinu’ musika-programa; ‘Aldaketa klimatikoa’, kontzientziazio klimatikoko programa; eta ‘Negudaberriaroa’ eta ‘Udaroa’ magazinak, Berriozarretik Iruñerrirako emititzen duen operadore honek jada sendotuak.

Era berean, 125.000 euro eman zaizkie Hamaika Telebistak aurkeztutako proiektuetako bosti . Horietako hiru sorrera berrikoak dira: “Mugari beegira”, Aritz Ganboa; abeltzain eta komunikatzaile arruazuarraren eskurik Foru Komunitatearen iparraldea zeharkatuko duen programa; “Nafar anitz” elkarrizketa pertsonal eta intimoen programa; eta “Nola egiten da”, artisautzari, etnografiari edo agroekologiari eskainitako programa, Nafarroako geografia osoan zehar banatutako hainbat lanbide eta eginkizunen garapena erakusten duena.

Iruñeko Rotxapea auzoan egoitza duen telebistak, deialdi honen babesean, beteranoak diren beste bi programa mantenduko ditu: ‘11 Leiho’ Nafarroako txoko eta ibilbideak erakutsiko ditu slow formatuan; eta “Bizibherrik” despopulazioa aukera eta etorkizunaren ikuspuntutik jorratzen duen programa bat.

Tafallako barrutia

Tafallako LTDko tokiko barrutian, 30 telebistako lehiaketara aurkeztutako hiru programek jasoko dute dirulaguntza, egoitza Azkoienen izanik. Programa horiek Azkoienen dute egoitza. Nobedadea “jaten duguna gara” proposamenaren eskutik dator. Programa gastronomiko-etnografikoa da, lurreko produktuak, bizilagunak eta haien istorioak eta bizipenak batzea bilatzen duena. Gainera, tokiko operadore honek indarrean duen parrillan harrera ona izan duten bi proposamen errepikatuko dituzte: “Kontsumo zaindua”, kontsumoa eta osasuna sustatzeko edukia duena; eta “Zalantza txikiak”, etxeko txikienek protagonismoa hartzen duten programa.

Bestalde, denboraldi berri honetan, Zona Media Televisión-ek astean hiru programa ekoitziko ditu deialdi honen kargura, guztiak ere Tafallatik emititzen duen operadore honek emititzen dituenak: “A pie y con dron”, teknologiaren erabilerari esker Erdialdeko geografian barneratzeko aukera ematen duen espazioa; “Gure koloreak”, klub amateurretan ardaztutako kirol-programa; eta “Plano medio”, tonu intimistako eta espektro tematiko zabaleko elkarrizketa-gunea.