2023ko maiatzaren 10a

Nafarroan suteak prebenitzeko, zaintzeko eta itzaltzeko 2023 Plana onartu du Gobernuak

Sute-arriskuaren eta tenperaturen arabera, makinen erabilera arautzen da prebentzioa eta jarduera sozioekonomikoa bateragarri egiteko
Gobernuak suteak saihesteko eta itzaltzeko 2023ko Plana onartu du Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, asteazken honetako saioan, Nafarroan baso-suteak prebenitzeko, zaintzeko eta itzaltzeko 2023ko Urteko Plana onartu du, baso-suteak prebenitzeko eta murrizteko neurriak eta jarduera sozioekonomikoa meteoalerta mailaren arabera mantentzea bateragarri egiteko.

Nafarroako Gobernuak, asteazken honetako saioan, Nafarroan baso-suteak prebenitzeko, zaintzeko eta itzaltzeko 2023ko Urteko Plana onartu du, baso-suteak prebenitzeko eta murrizteko neurriak eta jarduera sozioekonomikoa meteoalerta mailaren arabera mantentzea bateragarri egiteko.

Dokumentua, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko hala nola Landa Garapeneko eta Ingurumeneko departamentuek koordinatutako baterako lanaren emaitza da, izan ere, Nafarroako Gobernuko gainerako departamentuekin batera aritu dira bere edukia lantzen.

Jakina denez, Espainiako Gobernuak Errege Dekretu bat eman zuen 2022ko abuztuan zeinek makineriaren erabilera debekatzen duen suteak eragiteko bidea eman lezaketen lursail ez urbanoetan, adierazle gorenaren edo muturrekoaren egoeretan. Adierazle hau, aldagai ezberdinen arabera finkatzen da: tenperaturak, haizea eta giroaren lehortasuna. Horrek esan nahi du, euri-jasen urteetan izan ezik, suteen arrisku gorena edo muturrekoa urteko hainbat hilabetetara hedatu ahal izango litzatekeela, uda-sasoiaz haratago; horrek nekazaritza eta baso lanetan hala nola herri lanetan nahiz lan pribatuetan eta bestelako jardueretan erabilitako makineriaren erabilera konprometituko luke. Estatuko araudi hau lurralde errealitate bakoitzarekin egokitze aldera, arauak aurreikusten du komunitateek murrizketak salbuetsi ahal dituztela eta horiek honako Planaren eranskinean kontsulta daitezke.

Foru Exekutiboak meteoalertak erabiltzea adostu du araudi orokorrarekiko salbuespenak finkatzeko irizpide bezala. Ondorioz, Estatuko Meteorologia Agentziaren (AEMET) arabera, 3 abisu-maila edo meteoalerta daude: Maila gorria: 42 graduko edo gehiagoko tenperaturak; 40 gradu Pirinioen kasuan. Maila laranja: 39 graduko edo gehiagoko tenperaturak; 37 Pirenoetan. Abisu horiaren maila: 36 graduko edota hortik gorako tenperaturak; 34 Pirinioetan.

Debekuekiko salbuespen nafarrak

Jardueren erregulazioari dagokionez, nekazaritza-jardueren kasuan, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak nekazaritza-erakundeekin baimenen xehetasunak landu ditu. Zehazki, uzta eta paketatze jarduerak baimenduko dira, lehorreko eta ureztaketako eremuetan, meteoalerta laranja eta horiarekin eta prebentzio neurriak hartuz, erabilitako makineriaren arabera.

Bestalde, berritzailea da Nafarroako erdi-guneko hiru azpi-eremuen egoera, horietako bakoitzean baimenak zorroztasun handiagoarekin finkatzeko orduan.

Meteoalerta gorriarekin, alegia 40 gradurekin Pirinioetan eta 42 Nafarroako gainerako eremuetan, uzta-makinen eta paketatze-makinen erabilera debekatu egingo da lehorreko

eta ureztaketako eremuetan, baina soro ureztatuetako uztan zeregin horiek burutu ahal izango lirateke, betiere txinpartak eragin lezakeen makineria mota hori ez erabiltzean.

Basoko lanen harira, sektorearekin halaber eguneraketa bat partekatu da iazko suaren erabileraren foru aginduari dagokionez eta neurriak xehetasun gehiagorekin finkatu dira. Makineria astunarekin garatutako basoko lan hauek meteoalerta gorriarekin debekatuko dira eta meteoalerta horiarekin edo laranjarekin, baldintzak finkatuko dira.

Obra zibileko nahiz eraikinen birgaikuntza eta eraikuntzako lanen harira, publikoak eta pribatuak, baso-lurzoruarekiko 400 metro baino gutxiagora eginikoak: meteoalerta gorriko egoeran debekatu egingo da deflagrazioa, txinpartak edo deskarga elektrikoak eragiten duten makineria eta ekipoen funtzionamendua (besteren artean, motozerrak, sopleteak, sasi-garbitzeko makinak, soldatze gailuak edo erradialak). Beste makineria eta ekipoetarako, enpresa sustatzaileak nolanahiko sute-hasiera itzaltzera bideratutako beharrezko baliabideak eta bitartekoak ezarri beharko ditu. Nabarmentzekoa da Herri-Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusitik ikuskatzen diren lan guztiak jadanik lehorte bereziko garaiekin edo alerta meteorologikoaren baldintzekin egokitzen direla, Kontserbazio Integraleko eta Lan Esleipendunetako kontratei alerta uneetan lan mota horiek ez egiteko ohartaraziz.

Erromerietako suaren erabilerari helduz, suteen arrisku gorenaren edo muturrekoaren egoeran, debekatuta egongo da erromerietan sua erabiltzea. Arrisku hori existitzen ez den egunetan, betiere uda-sasoiaren baitan, alegia ekainaren 1etik irailaren 30era, sua erabili ahal izango da, betiere hilabeteko aurrerapenarekin helarazi bazaio adierazpen arduratsu bat Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren Baso eta Zinegetika Zerbitzuko arduradunari, oraindaino egin izan den bezala. Inolako kasutan eta urteko garai bakar batean, su hauek ezin izango dira zuzenean lurzoruan piztu.

Kontzertuen ospakizunei dagokienez, hauek ospatu ahal izango dira, are maila gorena edo muturrekoa duten arrisku adierazleekin, betiere jazo litezkeen sute-hasiera guztiak itzaltzeko baliabideak eta bitartekoak eskura jartzen direnean, komunikazio-sistemak barne.

Kanpalekuen harira, sutetarako maila goreneko edo muturreko arriskuaren kasuan, sukaldeetako sua instalazio mugikor edo finko baten barruan piztu beharko litzateke, prebentzio-neurriak hartuz: sua itzaltzeko bi gailu, suaren aurkako manta bat eta su-itzalgailu bat. Arrisku maila hori egon ezean, ez dago murrizketen beharrik.

Baratzeetan sua erabiltzeari dagokionez, lurzoru ez urbanizagarriaren barruan, sutea eragiteko arrisku gorena edo muturrekoa dagoenean, debekatuta egongo da sua piztea (barbakoak, suak, kanpina, etab.). Arrisku adierazle horretara iritsi ezean, uda-sasoian, ekainaren 1etik irailaren 30era, foru araudia aplikatuko da. Nafarroako hego eremuan, horrek suposatzen du ostalaritza establezimenduetatik edo kanpin kategoriatik kanpoko suaren erabilera debekatzea; halaber debekua mantentzen da olgeta helburua duten eremu irekietan, horretarako gaitutako tokiak barne, esaterako barbakoak edo beste mota bateko kanpoko instalazioak eta komunikabideetako atseden-guneak. Debeku honen baitan sartzen dira beroa edo sua eragiten duten baliabide haiek guztiak, kasu kanpin-gasa, etab.

Kanpin kategoriako ostalaritza establezimenduetan eta arrisku gorenena edo muturrekoa ez dagoenean, sua erabili ahal izango da olgeta xedeetarako, gaitutako eremuan itzaltze ekipoak, urarekin hornitutako aparrezko su-itzalgailuak, etab. eskuragarri daudenean.

Nafarroako ipar eremuan suaren erabilera baimenduta dago olgeta helburua duten eremu irekietan, esklusiboki horretarako gaitutako lekuetan, esaterako barbakoak edo kanpoko bestelako instalazioak eta komunikabideetako atseden-eremuak, maila goreneko edota muturreko adierazlerik ez dagoenean.

Galdera-erantzunen dokumentua eta foru arau berria

Erregulazio berri honek eragin lezazkeen zalantzak argitzeko, Gobernu Irekiaren eta Herritarrekiko Arretaren Zerbitzuak laster argitaratuko du FAQ erako (galdera eta erantzun ohikoenak) laburpen-dokumentu bat, araudiaren aldaketa nagusienekin eta jardueren araberako prebentzio neurriekin edota lanbide jardueretako makineriaren erabilerarako baldintzekin.

Gogoan izan behar da, Gobernuaren Akordio honekiko paraleloki, Foru Exekutiboa halaber suaren erabilerarako Foru Agindua aldatzen ari dela, Estatuan indarrean dagoen araudi berriarekin egokitzeko. Testu berria, Gobernu Irekiaren webgunean argitaratuta dago bere partaidetza publikorako eta ekainaren 1 baino lehen jarriko da indarrean.