2025ko irailaren 29a

Iruñerriko etorkizuneko Ingurumen Zentroa erritmo onean doa, obren erdia egin baita dagoeneko

Aierdi kontseilaria, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Ingurumen Kalitate eta Ebaluazioko zuzendari nagusia proiektuaren aurrerapenak ezagutzen izan dira; proiektua 2026. urtearen erdi aldera abian jartzea aurreikusten da
Ezkerretik eskuinera: Ministerioko Ingurumen Kalitate eta Ebaluazioko 
zuzendari Nagusia, Marta Gomez Palenque; Iruñerriko Mankomunitateko 
lehendakaria, David Campion, eta Aierdi kontseilaria
Ezkerretik eskuinera: Ministerioko Ingurumen Kalitate eta Ebaluazioko zuzendari Nagusia, Marta Gomez Palenque; Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria, David Campion, eta Aierdi kontseilaria  Deskargatu irudia Irudi galeria

Iruñerriko etorkizuneko Ingurumen Zentroa Imarkoainen aurkitzen da, eta laster errealitate bilakatuko da, obren erdia jada gauzatuta baitago, eta 2026. urtearen erdi aldera amaitzea aurreikusten baita. Horrela jakinarazi dute instalazioko arduradunak astelehen honetan egindako bisitan. Bertan izan dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria den Jose Mari Aierdi, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria den David Campion eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Ingurumen Kalitate eta Ebaluazioko zuzendari Nagusia den Marta Gomez Palenque.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).