2025ko maiatzaren 9a

Cascanteko ‘Estaciones Sonoras’ jaialdia, Ekitaldi Publiko Iraunkorren araudi berrira egokitzen den lehen ekitaldia Nafarroan

Aierdi kontseilariak nabarmendu du “iraunkortasuna eguneroko bizitzan sartu behar dela, eta ekitaldi handietan ere bai”
El consejero presenta el Festival Estaciones Sonoras, el primer evento público sostenible de Navarra Irudi galeria

El consejero presenta el Festival Estaciones Sonoras, el primer evento público sostenible de Navarra
 

Ekitaldi Publikoei eta Iraunkortasunari buruzko Foru Dekretua maiatzaren 3an sartu zen indarrean, eta Cascanteko ‘Estaciones Sonoras’ jaialdia Dekretu horretara egokitzen den Nafarroako lehen ekitaldi jendetsua izango da. Dekretu horretan, nahitaezko neurri batzuk eta hautazko beste batzuk jasotzen dira, eta hemendik aurrera Nafarroako Foru Komunitatean administrazio publiko guztiek ez ezik, erakundeek, enpresek edo partikularrek bete beharko dituzte, bide publikoan edo administrazio-baimena eskatzen duten lekuetan jarduerak, ekitaldiak edo ikuskizunak antolatzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).