2025ko apirilaren 11a

#S4 IRIS Ekitaldi estrategikoak 1,93 milioi banatu ditu irtenbide digitalak eta AA aplikazioak garatzeko eta ezartzeko proiektuen artean

Deialdi horri 1,45 milioiko beste bat gehitu zaio, irtenbide teknologikoak ezartzeko eta datuak eskuratzeari buruzko prestakuntza-programetan, datu-zientziako laborategian eta AAko laborategian parte hartzeko aukera izateko
Garbiñe Basterra zuzendari nagusia, Tirso Maldonado IAko adituarekin eta 
Tutera Bardea hotelean egindako IRIS ekitaldi estrategikoko gainerako 
parte-hartzaileekin batera.
Garbiñe Basterra zuzendari nagusia, Tirso Maldonado IAko adituarekin eta Tutera Bardea hotelean egindako IRIS ekitaldi estrategikoko gainerako parte-hartzaileekin batera.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Ehun bat pertsona bildu dira gaur goizean Tuteran egindako urteko bigarren ekitaldi estrategikoan, lantzen ari diren digitalizazio-prozesua aztertzeko nahiz haien erakundeetan adimen artifiziala ezartzeko prozesuak gauzatzeko. Ekitaldia IRIS erronkaren barruan kokatzen da, eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak emandako laguntza-deialdiak bideratzen ditu datuen ekonomian, prozesuen automatizazioan eta fabrikazio aurreratuko teknologietan oinarritutako irtenbide digitalak ezartzea sustatzen duten proiektuetara.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).