2024ko uztailaren 24a

Foru Exekutiboak 2,5 milioi inbertituko ditu aurten bakarrik dauden adingabe migratzaileak hartzeko zentroko 40 plaza kudeatzeko

Foru Gobernuak erabaki bat hartu du gaur, 2029ra arte luzatu ahal izateko
Deskargatu irudia Irudi galeria

Foru Gobernuak erabaki bat hartu du gaurko bilkuran, inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileentzako 40 balorazio-plaza misto kudeatzeko zerbitzu-kontratu bat egitea baimentzeko, 18.515.633 euroko balio estimatuarekin. Zehazki, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 2.581.404 eurokoa da lehen kontratu baterako, aurtengo irailaren 1etik datorren urteko abuztuaren 31ra arte, eta inbertsioaren gainerakoa bost urteko luzapenei dagokie, 2029ra arte.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)