Descárgate la app
Osasun Departamentuak eta Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak kanpaina bat abiarazi dute antibiotikoen erabilera egokiari buruz kontzientziatzeko
2025ko maiatzaren 13a
Osasun Departamentuak eta Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak kanpaina bat abiarazi dute antibiotikoen erabilera egokiari buruz kontzientziatzeko
Nafarroako osasun-zentroetan eta botiketan zabalduko da
Osasun Departamentuak eta Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak kanpaina bat bultzatu dute herritarrak antibiotikoen erabilera egokiaz kontzientziatzeko. Kasu honetan, txartel batzuk diseinatu dira, non azpimarratzen den garrantzitsua dela antibiotikoak direnean ez automedikatzea, argi izatea botika horiek errezeta behar dutela eta ez direla eraginkorrak gripeen eta hotzerien aurka. Txartelak Foru Komunitate osoko osasun-zentroetan eta botiketan daude eskuragarri.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).