2025ko otsailaren 13a

Irujo kontseilariak Gráficas Zokoa bisitatu du Uharten, nekazaritzako elikagaien industriarako kartoi birziklatu eta birjinazko ontziak egiten dituena

Familia-enpresa horrek 2,9 milioiko inbertsioa egin du teknologian eta ekoizpen-bitartekoetan bere instalazioetan, eta 500.000 eurotik gora izan ditu laguntzetan  
Irujo kontseilaria eta Beroiz anaiak bobina gelan.
Irujo kontseilaria eta Beroiz anaiak bobina gelan.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Graficas Zokoa familia enpresak, nekazaritzako elikagaien industriarako erretilu eta kartoizko ontzien ekoizpenean espezializatuak, Mikel Irujo Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariarenn bisita jaso du duela gutxi.
Uharteko instalazio berrietan barrena egindako ibilbidean, bezeroen beharretara eta produktuetara egokitutako produktu estandar eta pertsonalizatuen ekoizpenean nola lan egiten den ezagutzeko aukera izan du kontseilariak. Ontzi horien %95 tokiko merkaturako dira (% 22 Nafarroarako), eta %5 nazioarteko merkatuetarako.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).