Descárgate la app
Enpresek trantsizio energetikorako deskarbonizazio-planak garatzeko beharra azpimarratu du Irujo kontseilariak
2022ko irailaren 20a
Enpresek trantsizio energetikorako deskarbonizazio-planak garatzeko beharra azpimarratu du Irujo kontseilariak
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak helburu horretarako 350.000 euroko laguntzen deialdia egin du, eta eskaerak aurkezteko epea irailaren 29an amaitzen da
Ezkerretik eskuinera, Jose Maria Sotro, NIEko energia eta iraunkortasunaren arloko teknikaria; Martin Ibarra, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko zuzendaria; Marian Garayoa, NIEko aholkularitza-arloko zuzendaria; Mikel Irujo, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria; Uxue Itoiz, Industria, Energia eta S4 Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusia; Carlos Soberanas, KYBSEko (Kyb Suspensions Europe) ingurumeneko koordinatzailea; eta Natalia Ortega, NIEko ingeniaritza-arloko arduraduna.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Mikel Irujok NIEn (Nafarroako Industriaren Elkartea) egindako jardunaldi batean parte hartu du gaur goizean. Bertan, Departamentuak industria-sektoreko ETE eta enpresa handien eskura dituen laguntzen berri eman du, deskarbonizazio-planak egin ditzaten. Laguntza horien aurrekontu osoa 350.000 eurokoa da, eta irailaren 29ra bitarte eska daitezke.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).