2025ko martxoaren 17a

Gimeno kontseilariak Erripagañako haur-eskola berriaren obrak bisitatu ditu, 0-3 zikloko 144 plaza berri dituen eskolak irailean irekiko ditu ateak

Hezkuntzako titularrak berretsi egin du Departamentuak ziklo horren alde egin duen apustu estrategikoa; izan ere, %31 handitu da udalei zerbitzu hori finantzatzeko ematen zaien kopurua, eta 2025ean hezkuntza-azpiegituretan egindako gastu osoaren %17 da
Gimeno kontseilaria (erdian) Erripagañako haur eskolako obrak bisitatzen.
Gimeno kontseilaria (erdian) Erripagañako haur eskolako obrak bisitatzen.  Deskargatu irudia Irudi galeria

5.712.005 euroko inbertsioa, legegintzaldi honetan Hezkuntza Departamentuak 0-3 urteko Haur Hezkuntzako lehen zikloan egingo duen jarduera nagusirako: Erripagañako Egunsenti haur-eskola berria. Gaur goizean Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilariak bisitatu du, eta, 2025-2026 ikasturtean, haurrentzako 144 hezkuntza-plaza berri egongo dira.

Aurreikuspenen arabera, 2024ko uztailean hasi ziren obrak, hasieran aurreikusitako epeetan aurrera egiten dutenak, 2025eko irailean amaituta egongo dira.
 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).