2025ko irailaren 24a

García kontseilariak “nekazaritzako elikagaien berrikuntzan eta erregulazioan Nafarroak duen lidergoa” nabarmendu du Londresen

Bi jardunalditan zehar, berrikuntza eta transferentzia teknologikoko ekosistema britainiarra ezagutu eta sektoreari buruzko ezagutza eta esperientziak trukatu ditu  
Irudi galeria

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria den Juan Luis Garciak Londresera egin duen bidaian nabarmendu du “Nafarroak lidergoa duela nekazaritzako elikagaien berrikuntzan eta erregulazioan, eta Foru Komunitateak sektore horretan duen nazioarteko posizionamendua sendotu duela”.

Halaber, honela azpimarratu du: “Nafarroako Gobernuak berrikuntza bultzatzeko duen estrategiaren barruan, Teknologia eta Elikagaien Segurtasunerako Zentro Nazionaleko (CNTA) ordezkaritza batekin joan gara Londresera, eta bertan nekazaritzako elikagaien sandbox-aren esperientzia aitzindaria aurkeztu dugu, guk bultzatua”.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).