2023ko azaroaren 27a

Chivite kontseilariak N-121-A errepideko 4. zatia bisitatu du eta 2+1 sistema nabarmendu du errepideetan, aurreko istripuak minimizatzeko

Zati berriak 21 milioi euro inguruko inbertsioa ekarri du, eta hiru biribilgune berri ditu 11,5 kilometroko ibilbidean zehar
La consejera López ha presidido la reunión del comité de expertos en seguridad vial Irudi galeria

Oscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilariak N-121-A errepidea 2+1 bide bihurtzeko lanen amaierara, Oronoz-Mugairitik Sunbillaraino doan tartera, bisita egin du gaur goizean.

Bide-segurtasuna hedatzea eta komunikazio-ardatz garrantzitsu honen funtzionaltasun maila hobetzea helburu dituzten lanek, 20.964.177,55 euroko (BEZ barne) inbertsio bat suposatu dute. Nabarmentzekoa da Espainiako Gobernuak 55 milioi euro bideratu izana N-121-A errepideko lanen osotasuna garatzera.

Chivite kontseilariak nabarmendu du 2+1 errepideen abantaila nagusiena dela aurkako  noranzkoa inbaditzen duten aurreratzeak ezabatzea. Eta horrez gainera, azpimarratu du “errepideek elkartu egiten gaituztela, mugikortasun premien estaldura bermatze aldera oinarrizko arteriak bailiran jarduten direla, horrela aukeren berdintasuna sustatuz, bai hiri handietan eta bai herri txikitan bizi diren guztientzat. Horregatik, ezinbestekoa da Nafarroako Errepide Sare ezin hobe eta eraginkor batekin kontatzea gure Komunitatean lurralde kohesioa eta garapena lortzekotan. Geure ardura da errepideak zerbitzu publiko bezala hobetzea eta horretan dago gure ahalegina”.

Bisitan parte hartu dute halaber Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusi Pedro Lopez, Baztango alkate Fernando Ambustegi, Bertizaranako alkate Andres Echenique, Doneztebeko Udaleko Hirigintzako zinegotzi Santiago Belarra eta Sunbillako alkate Amets Inda; baita udaleko zein enpresa kontratistako beste zenbait ordezkari ere.

Tarte honi dagozkion atal nagusien artean aipatu da hiru biribilgune berriren eraikuntza: bat N-121-A-ren irteera, Oronoz-Mugairirako eta N-121-B-rako sarbidea eratzen duten egungo bidegurutzea ordezteko; bestea, eskuin marjinako Doneztebeko zerbitzuguneko  instalazioen parean, zeinetan IAT dagoen, eta azkena Sunbillan. Eta iparreko Sunbillako biribilgunean 2+1 errepidearen konfigurazio berrirako seinaleztapena egokitu da. 

Trazaduraren xehetasunak

40+900 puntu kilometrikotik, N-121-A eta N-121-B errepideetako bidegurutze parean, 52+430 puntura, Arrigaztelu tunelaren hego-sarbidean, 11,5 kilometro dituen trazadura berriak, bere ibilbidearen hein handi bat, tarte txandakatuetan, aurreratze-erreia izateko erabiltzea ahalbidetu du, beste zirkulazio-noranzkotik bereizteko altzairuzko barrera bat jarrita.

N-121-A errepideak N-121-B-aren bidegurutzearekin hala nola NA-1210 errepidearekin dituen konexioak aldatu dira, Oronoz-Mugairi hegoaldean, bide-aldaketen segurtasuna errazteaz gainera hobetu egiten duen biribilgune baten eraikuntza dela-eta.

2+1 errepideak

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioak 2+1 errepidetarako Espainiako lehen agindua onartu zuen. Konponbide honek ohiz kanpoko tartetan erabilgarri dauden hiru erreiko zirkulazioaren noranzko bikoitzeko bideak dakartza, zeinetan erdiko erreia noranzko batean edo bestean aurreratzeak egiteko erabiltzen den.

Bere abantaila nagusienak dira aurkako noranzkoko zirkulazioarekiko aurreratze haien % 100a ezabatzen duela; horrek, N-121-A errepidearen egungo ezbehar-tasaren arrazoi nagusiena den aurreko eta hegaleko talka arriskua nabarmenki murrizten du. Eta horrez gainera, ilarak errazago desagerraraztea ahalbidetzen du, aurreratze-guneak optimizatu egin direlako.

2+1 bidearen konponbidea oso erabilia da nazioarteko mailan eta bere eraginkortasuna agerikoa da bide-segurtasunari eta funtzionaltasunari dagokienez. Bide tipologia honek esperientzia zabalarekin kontatzen du Europako herrialde ugaritan (Suedia, Finlandia, Alemania, Frantzia edo Irlanda, besteak beste) eta munduko gainerako beste batzuetan (EE.BB., Kanada edo Australia). Bestalde, Polonia bezala bere errepideen hedapen eta bide-segurtasun fasean dauden herrialdetan ere erabiltzen da, konponbide honen aldeko euren apustua irmoa denez.