2024ko maiatzaren 16a

Nafarroako Gobernuak lurraldearekin duen konpromisoaren egonkortasuna azpimarratu du Chivite kontseilariak Pirinioetako Batzarrean

Despopulazioaren arloan legea egiteko parte hartutako prozesuaren garrantzia adierazi da, landa-ikuspegia izango duena eta lurraldeko eragileen proposamenak jasoko dituena
Irudi galeria

Lurralde Kohesiorako kontseilari Oscar Chivitek atzo Auritzen, Pirinioetako Batzarrean, Nafarroako Gobernuak lurraldearekin duen konpromisoaren egonkortasuna azpimarratu zuen, "epe luzerako esparru bermatzaile batekin, funtzionatzen duena eta gehiengo politikoen mugimenduek Pirinioak egiten dituzuen familien eta ekintzaileen etorkizuna markatu ahal izatea saihesten duena".

Pirinioetako Batzarra kogobernantza-sistema gainbegiratzeaz eta baliozkotzeaz arduratzen den Planak bultzatutako organoa da. Pirinioetako Mahaiak, talde parlamentarioen ordezkariek, Nafarroako Gobernuak, Cederna Garalur Elkarteak eta Lursarea (Nasuvinsa) Nafarroako Jasangarritasun Agentziak osatzen dute.

Kontseilariarekin batera izan da Jesús Mari Rodríguez, Toki Administrazioko eta Despopulazioko, alegia kogobernantza sistema bultzatu eta koordinatzeaz arduratzen den unitateko zuzendari nagusia. Era berean, nabarmendu zuen “Pirinioetako Planean lan egiteko modua adibide ona dela, baita Nafarroako beste eremu batzuetara transferitzeko ere”. Gainera, Pirinioetako Mahaiaren eskaera bati dagokionez, jakitera eman zuen landa-ikuspegia izango duen despopulazioari buruzko lege baten oinarrian lan egiten ari direla. “Testu oso parte-hartzailea izatea nahi dugu, tokiko erakundeek zein lurralde-eragileek egiten dituzten proposamenak jasotzeko landa-eremuko ikuspegi bat duena”, azaldu du. 

Pirinioetako Mahaia

Batzarra Unai Irigarai Auritzeko alkateak ireki zuen, hau da, Pirinioetako Mahaiaren batzorde iraunkorreko zazpi kideetako batek. Batzorde honek, Eskualdeko toki-erakundeak eta Artzi zein Orotz-Betelu udalerriak barne hartzen ditu. 

Mahaia 15 kide hautetsik osatzen dute, bere ordezkariak izanik zazpi kideko batzorde iraunkor bat, bost bailarako edo udalerri konposatuetako ordezkari bana eta eskualdea osatzen duten gainerako lau herrietako beste bi: Auritz, Orreaga, Orotz-Betelu eta Luzaide.

Era berean, Mikel Zabaleta legebiltzarkideak ere parte hartu zuen Batzarrean, Ekialdeko Pirinioetako Ponentzia Txostenaren jarraipena eta kontrola egiteko batzorde parlamentario espezifikoko presidente gisa.

Pirinioetako Plana 2020an sortu zen; orduz geroztik 164 jarduera jorratu dira, dirulaguntza, hitzarmen eta jarduera propioen artean, 13 milioi eurotik gorako balioarekin. Aurten 3,6 milioi bideratuko dira eremura, erdia Planaren berezko jardueretara, martxan dauden deialdiak mantendu eta zabaltzeko eta programa batzuetan bere finantzaketa indartzeko eta beste erdia Artze Jauregiaren eta Nagoreko urtegiko bere inguruaren birgaitze garrantzitsua amaitzeko eta horrez gainera, inguru horretako beste proiektu batzuk, alegia Nabaskozeko Ascunce Etxearekin lotutako beste proiektu batzuk amaitzeko.

Bizitzeko eta lan egiteko dirulaguntza bikoizten da

Atzo Batzarrean aurkeztutako 2024ko Jarduera Planean nabarmentzen denez, Pirinioetan bizitzeko eta lan egiteko espazioak sortzeko dirulaguntza bikoiztu egin da aurten eta 500.000 eurora igo da. Horrez gain, 400.000 euro bideratu dira beste laguntza batzuetarako, 325.000 euro hitzarmen ezberdinetarako eta 100.000 euro eskiko eskola-kanpainarako, enplegua sortzeko eta inguruko ekonomia dinamizatzeko.