Descárgate la app
Aierdi kontseilariak nabarmendu du 38 nekazarik parte hartu dutela nekazaritza birsortzaileari buruzko proiektu aitzindari batean
2026ko otsailaren 17a
Aierdi kontseilariak nabarmendu du 38 nekazarik parte hartu dutela nekazaritza birsortzaileari buruzko proiektu aitzindari batean
"Navarra 360º" ekimenak, non hiru enpresa pribatuk parte hartzen duten, 4.000 hektarea baino gehiagotan nekazaritza eta ingurumeneko jarduerak entseatzen ditu eta lurzoruaren osasunean duten eragina neurtzen du
Ezkerretik eskuinera: Elvira Domingo eta Begoña Pérez Villarreal (EIT Food partzuergoko zuzendariak), Aierdi kontseilaria eta Intiako gerentea, Natalia Bellostas.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari José Mª Aierdik nabarmendu du Foru Komunitateko eskualde guztietako 38 nekazarik parte hartu eta inplikatu dutela "Nafarroa 360º" proiektuan. Ekimen aitzindaria da, nekazaritza birsortzailea sustatzen du, eta nekazaritza eta ingurumeneko jarduera horiek lurzoruaren osasunean duten eragin onuragarria neurtzeko metodologia jakin bat ezartzea proposatzen du.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).