Descárgate la app
Víctor Pradera ikastetxea LHko ikastetxe berria izango da, Hezitzaileen Eskolako zikloak hartuko dituena
2024ko urtarrilaren 18a
Víctor Pradera ikastetxea LHko ikastetxe berria izango da, Hezitzaileen Eskolako zikloak hartuko dituena
Ikastetxe zaharra egokitzeko obrak martxoan hasiko dira, eta 2024-2025 ikasturtetik aurrera espazio gehiago eta ikasketa-beharretara hobeto egokitzea bermatuko dute
Hezkuntza Departamentuak Iruñean Lanbide Heziketako ikastetxe berri bat sortuko duela iragarri du gaur. Milagrosa auzoko Víctor Pradera-Paderborn ikastetxe publiko zaharraren instalazioetan kokatuko da, eta, eraberritzeko eta egokitzeko lanen ondoren, Hezitzaileen Eskola Integratuko zikloak hartuko ditu. Ikastetxe horrek hiriburuko kale nagusian garatzen du bere jarduera, Ezpeleta Jauregian, eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialarekin eta Nafarroako Eskola Kontseiluaren bulegoekin partekatzen ditu guneak.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).