2023ko martxoaren 23a

BAI zentro nazionalak Nafarroatik ikerketa, prestakuntza eta proiektu pilotuak eskainiko ditu eraikuntzaren industrializazio prozesura

Aierdi lehendakariordeak eta Iñaqui Carnicero Hiri Agendako idazkari nagusiak eraikuntzaren sektorearekin institutu horri buruzko topaketa izan dute; institutua bi gobernuek parte hartuko duten fundazio batek zuzenduko du, eta udazkenean ekingo dio jarduerari
videocam Vicepresidente Aierdi participa en encuentro sobre el centro de industrialización de la construcción collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde José Mª Aierdik eta Gobernu zentraleko Hiri Agenda eta Etxebizitzako idazkari nagusi Iñaqui Carnicerok, eratu berri den enpresa-klusterrarekin, Foru Komunitateko bi unibertsitateetako ordezkari akademikoekin eta eraikuntzaren, arkitekturaren edo ingeniaritzen arloko eragile profesionalekin batera, jardunaldi batean parte hartu dute gaur, industrializazio-prozesu hasiberriak eraikuntzaren sektoreari planteatzen dizkion erronkei buruz eta Foru Gobernuak sustatzen duen etorkizuneko prestakuntza- eta ikerketa-zentroak agertoki horretan izango duen jarduerari buruz.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).