2024ko azaroaren 15a

Tuterako Osasun Arloa, Antibiotikoen Erabilera Optimizatzeko Programak (PROA) ziurtatzen dituen estatuko lehen eremua

Osasunbideak PROAko taldeen bidez lan egiten du 2016tik ospitale mailan eta 2018tik Lehen Mailako Arretan
Ezker eskuin: Javier Agorreta (Barne Medikuntza), Marta Marín (Lehen 
Mailako Arretako Farmazia), Diana Tejada (Ospitaleko Farmazia), Leticia 
Armendáriz (Mikrobiologia), Tere Rubio (Barne Medikuntza), Marta Adelantado 
(Mikrobiologia), Ingrid Estévez (Medikuntza Prebentiboa) eta Claudia Tapia 
(Nefrologia).
Ezker eskuin: Javier Agorreta (Barne Medikuntza), Marta Marín (Lehen Mailako Arretako Farmazia), Diana Tejada (Ospitaleko Farmazia), Leticia Armendáriz (Mikrobiologia), Tere Rubio (Barne Medikuntza), Marta Adelantado (Mikrobiologia), Ingrid Estévez (Medikuntza Prebentiboa) eta Claudia Tapia (Nefrologia).  Deskargatu irudia Irudi galeria

Antibiotikoekiko erresistentzia osasun publikoko arazo larria da, eta horren ondorioz, erakundeek antibiotikoen erabilera optimizatzeko programak ezarri behar izan dituzte. Tuterako Eremuak, Lehen Mailako Arreta eta Ospitalekoa barne hartzen dituen eremu gisa, Antibiotikoen Erabilera Optimizatzeko Programak (PROA) oinarrizko mailan ziurtatzen dituen Espainiako lehen eremua izatea lortu du, antibiotikoen erabilera hobetzeko eta bakterioen erresistentziaren aurkako borrokarako duen konpromisoagatik, eskualde eta nazio mailan ezarritako irizpideak betez, asistentziaren kalitatea hobetzen jarraitzeko. Lorpen hori, gainera, Antibiotikoak Zuhurtziaz Erabiltzeko Europako Egunaren barruan dago, azaroaren 18an.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).