Descárgate la app
Tuterako Osasun Arloak osasun-estaldura berezia eskainiko du Tuterako jaiak direla eta, uztailaren 24tik 30era
2024ko uztailaren 22a
Tuterako Osasun Arloak osasun-estaldura berezia eskainiko du Tuterako jaiak direla eta, uztailaren 24tik 30era
Tuterako Osasun Arloko zuzendaritzak urtero bezala planifikatu du Tuterako eta inguruko gainerako biztanleentzako osasun-estaldura berezia uztailaren 24tik 30era bitartean, 2024ko Tuterako Jaiak direla eta. Plangintza horrek Reina Sofia Ospitalearen (HRS) jarduera antolatzen du, baita Tuterako bi osasun-zentroena (Tutera ekialdea – Santa Ana eta Tutera mendebaldea – Gayarre) eta entzierroetarako dispositibo bereziarena ere. Erriberako herrietako gainerako osasun-zentroek ohiko ordutegiekin funtzionatuko dute, uztailaren 25a izan ezik, Nafarroako Foru Komunitate osoan jaieguna baita.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).