2023ko maiatzaren 12a

Hezkuntzak eta Nafarroako Antzerki Eskolak hitzarmen berri bat sinatu dute arte dramatikoko prestakuntza-jarduerak garatzeko

Dirulaguntza hau Eskolako ikasleentzat eta Nafarroako Gobernuaren zerbitzura dauden hezkuntza-etapa desberdinetako irakasleentzat da
Gil Sevillano, Hezkuntzako zuzendari nagusia, eta Fuensanta Onrubia, 
Nafarroako Antzerki Eskolako ordezkaria, hitzarmenaren sinaduran.
Gil Sevillano, Hezkuntzako zuzendari nagusia, eta Fuensanta Onrubia, Nafarroako Antzerki Eskolako ordezkaria, hitzarmenaren sinaduran.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Hezkuntzako zuzendari nagusi Gil Sevillano Gonzálezek lankidetza-hitzarmena sinatu du ostiral honetan, maiatzaren 12an, Nafarroako Antzerki Eskolarekin. Horren bidez, Hezkuntza Departamentuak 45.000 euroko dirulaguntza emateko konpromisoa hartu du, arte dramatikoaren arloan prestakuntza-jarduerak garatzeko, bai eskolako ikasleentzat, bai Nafarroako Gobernuaren zerbitzura dauden hezkuntza-etapa desberdinetako irakasleentzat. Bi erakundeek ahaleginak batu nahi dituzte eta interesa duten herritar guztiei kalitatezko prestakuntza artistikoa eskaini, aipatutako antzerki espezialitatean Nafarroan irakaskuntza arauturik ez duena.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).