Descárgate la app
Hezkuntzak eta Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak hitzarmen bat sinatu dute ikasleen jarrera-hezkuntza egokia sustatzeko
2025ko apirilaren 1a
Hezkuntzak eta Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak hitzarmen bat sinatu dute ikasleen jarrera-hezkuntza egokia sustatzeko
Fisioterapiako profesionalek 87 ikastetxetako 2.500 ikasle baino gehiago artatuko dituzte 61 herritan, ikasleen gerrialdeko mina prebenitzeko
Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilaria, Roberto Martínez Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko lehendakariordea eta Maitane Uranga Elkargoko lehendakaria.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak eta Maitane Uranga Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko presidenteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, "Eskolako jarrera-hezkuntzaren programa" garatzeko. Programa horren bosgarren edizioa da, eta Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen artean jarrera-ohitura osasungarriak sustatzea du helburu, bizkar-zorroen gehiegizko zamari eta sedentarismoari lotutako gaitzak prebenitzen lagunduz, bizkarra osasuntsu mantentzeko autozainketa-tresnen bidez.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).