Descárgate la app
Hezkuntzak lankidetza-hitzarmena berritu du Nafarroako Antzerki Eskolarekin
2026ko ekainaren 4a
Hezkuntzak lankidetza-hitzarmena berritu du Nafarroako Antzerki Eskolarekin
45.000 euro bideratuko dira irakaskuntza artistikoekin lotutako zentroetako irakasleentzako ikastaroak eskaintzeko
Ramón Vidal eta Gil Sevillano.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Hezkuntza Departamentuak lankidetza-hitzarmena berritu du Nafarroako Antzerki Eskolarekin (NAE) 2026. urterako. Era horretan, konpromisoa hartu du 45.000 euroko diru-laguntza emateko Arte Dramatikoaren arloan prestakuntza-jarduerak garatzearren. Prestakuntza hori Nafarroako Gobernuaren zerbitzura dauden Eskolako ikasleentzat eta hezkuntza-etapa ezberdinetako irakasleentzat izango da. Hitzarmena Hezkuntza eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia den Gil Sevillanok eta Nafarroako Antzerki Eskolako Ramon Vidalek sinatu dute.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).