2023ko azaroaren 6a

Hezkuntzak curriculum anitzeko programak berreskuratu ditu, zailtasunak dituzten ikasleek DBHko titulua izatea errazteko

Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasketak egiteko modu alternatiboa dira ikasteko zailtasun handiak dituzten ikasleentzat

Hezkuntza Departamentuak foru agindu bat onartu du, curriculuma aldatzeko aukera ematen duten curriculum desberdineko programak arautzen dituena, ikasteko zailtasun handiak dituzten ikasleen beharretara egokitzeko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua lortzea errazteko. 

Foru agindu honek curriculum esparrua dakar zeinekin 3. DBHtik aurrera curriculum anitza berreskuratuko den, ikaskuntzaren hobekuntza eta errendimendua xede dituen programak (PMAR) ordeztera heltzeko. LOMLOEtik eratorritako aldaketa bat dugu hizpide, zeini jarraiki ikastetxetako proposamenak bere ikasleei bideratzeko heziketa inklusiboaren irizpide pedagogikoa jasotzen den.

Programa hauek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailak txandakatuta ikasteko aukera bat dakarte, eta aldez aurretik indarrean dagoen araudian aurreikusitako ohiko izaerako bestelako neurri batzuk, esaterako errefortzuko hala nola laguntza heziketa agortzen direnean soilik aplika daiteke.

Gaur egun 42 dira Nafarroan 3. Curriculum anitza darabilten ikastetxeak; horietatik, 36 publikoak eta 6 itunpekoak dira. 42 talde horietan, guztira 379 ikasle hartu izaten dira.

Ikaskuntzaren pertsonalizazioa eta indibidualizazioa

Curriculum anitzeko programen egitura ikaskuntza pertsonalizatu eta indibidual maila areagotzera bideratuta dago, ikuspegi konpetentzialari jarraiki eta banakako aldeekiko arretaren irizpide psikopedagogikoak hala nola ikaskuntzarako diseinu unibertsalaren ikuspegia (DUA) kontuan hartuta.

Beraz, bi esparru zehatzetan antolatuko dira; horietako bat hizkuntza eta gizarte izaera duten elementuekin eta beste bat izaera zientifiko-teknologikoko elementuekin, izaera praktikoa duen esparru bat barne hartuz. Gainera, programako bi ikasturtetan, ikasleek Atzerriko Hizkuntza eta Heziketa Fisikoa ikasiko dituzte eta Heziketa Plastiko Bisuala eta Audiobisuala materiak, bigarren ikasturtean.

Ikasi edo esfortzurik ez egitearen ondorioz ikasteko ageriko zailtasun maila izaten duten ikasleengana zuzendutako curriculum anitzeko programek esparruen arabera lan egiteko aukera dakarte eta hori lagungarria izaten da DBHko eduki minimoak modu globalago batean lantzeko, ikasleriaren beharrekin eta denborekin egokituz eta hainbat arlo barne hartzen dituzten zenbait metodologia aktibo eta konpetentzial praktikatuz, ikasleentzat erreferentzia hobeak izan litezkelakoan. Eta asmoa da Foru Komunitateko ikastetxe publiko, pribatu eta itunpekoetan aplikatzea.

3 DBHtik aurrera eta 10etik15era arteko taldetarako

Oro har, programa hauek bi urtetan garatuko dira, DBHko hirugarren mailatik etaparen amaiera arte. Ikastetxeko banakako aldeekiko arreta neurrien baitan integratuta, horien bideragarritasuna bermatze aldera, gutxienez 10 ikaslerekin eta gehienez 15ekin osatuko dira, baina Hezkuntza Departamentuak egoera zehatzak baloratu ahal izango ditu, oro har finkatuarekiko ikasle kopuru ezberdin baten arabera garatzeko baimena eman ahal izanik.

Salbuespen izaerarekin, halaber aurreikusten da programaren baitan integratzea ezarpen berantiarra edo eskolaren abandonu goiztiarra murrizteko mekanismoen bidez klasetara etortzeko konpromisoa hartu duen absentismo maila goreneko ikasleria.

Foru aginduak arautzen du ekintza tutorialaren eta ikasleriaren hezkuntza orientabidea hala nola honen ebaluaketarako eta sustapenerako dagokion guztia eta lehen xedapen gehigarriari jarraiki, 2023-2024 ikasturte honetan curriculum anitzeko programen bigarren ikasturteari dagozkion irakaskuntzak ezarriko dira PMAR-en lehenengo maila irakasteari uztearekin batera. Halaber xedatzen da 2022-2023 ikasturtean PMAR-en 2. DBH ikasi zuen ikasleria zuzenean 1. Curriculum Anitzarekin atxikiko dela.