2025ko irailaren 1a

Hezkuntzak autentifikazio faktore bikoitza sartu du gailu digitalen sarbidean eta erabileran segurtasuna handitzeko

Departamentuak 1,9 milioi euroko inbertsioa egin du irakurgailuetan, NFC teknologia duten giltzetan, panel interaktiboetan eta beste osagai digital batzuetan, eta 2025-2026 ikasturtearen hasiera honetan banatuko zaizkie ikastetxeei
Deskargatu irudia Irudi galeria

Ikasturte hasierako jarraibideetan ezarri zen bezala, eta hezkuntza-gailu eta -plataformetarako sarbidean segurtasuna areagotzeko, Hezkuntza Departamentua EDUCA identitateari lotutako autentifikazio-faktore bikoitza txertatzen ari da. Ikasgelan sartzea errazteko, panel interaktiboek NFC irakurgailuak izango dituzte, eta ordenagailu eramangarriek, berriz, USB bidez konektatutako giltza baten bidez indartu ahal izango dute sarbidea. Gainera, sistemak faktore bikoitzeko beste modalitate batzuk onartzen ditu, hala nola autentifikatzeko aplikazioak, inprimatutako kodeak edo posta elektroniko bidezko kodeak.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)