Descárgate la app
Hezkuntzak sexu-heziketan sakontzeko prestakuntza-saio pilotua hasiko du Nafarroako hamabi ikastetxetan
2025ko abuztuaren 25a
Hezkuntzak sexu-heziketan sakontzeko prestakuntza-saio pilotua hasiko du Nafarroako hamabi ikastetxetan
Esperientzia Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin (NOPLOI) eta Sexu eta Ugalketa Osasunaren Arretarako Zentroekin (CASSYR) lankidetzan bultzatzen da, bai eta sexologian adituak diren kanpoko profesionalen tutoretzarekin ere
Bost sexologok prestakuntza emango diete parte hartzen duten ikastetxeetako irakasleei, eta aholkularitza eta laguntza eskainiko diete ikasgelan proposamen pedagogikoak garatzeko garaian
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Hezkuntza Departamentuak sexu-hezkuntzan sakontzeko prestakuntza-proposamen bat abiatuko du Nafarroako hamabi ikastetxetan. Proposamen hori Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin, Sexu Osasunaren Arretarako Zentroekin (CASSYR) eta sexologiaren arloan adituak diren kanpoko pertsonekin lankidetzan diseinatu da. Helburua da irakasleak gai horietan prestatzea, eta aholkularitza- eta laguntza-lanak eskaintzea ikasgelan proposamen pedagogikoak garatzeko garaian.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).