2022ko irailaren 21a

Hezkuntzak ikuskapen-aktak bidali ditu Irabia-Izaga eta Miravalles-El Redin ikastetxeetara, ikasleak generoa dela-eta ez bereizteko betebeharra ez dela bete egiaztatzeko

Departamentuak 15 eguneko epea eman die kontzerturako eskatutako baldintzetako bat betetzen ez dela suposa dezaketen gertaeren aurrean alegazioak aurkezteko

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak gaur jakinarazi die Irabia-Izaga eta Miravalles-El Redín ikastetxeei jarduketak hasi dituztela Hezkuntza Ikuskaritzako Zerbitzuak egiaztatutako gertaeren irismena zehazte aldera. Izan ere, irailaren 8an egiaztatu zuen bi ikastetxeetan generoaren arabera bananduta daudela Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleak, eta bereizketa horrekin finantzaketa-kontzertuak berritzeko bere garaian eskatutako baldintzetako bat bete gabe egon daiteke. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)