Descárgate la app
Hezkuntzak aintzatespen-diplomak eman dizkie 2022ko 'Spainskills' LHko olinpiadetan Nafarroa ordezkatu zuten 40 ikasle eta entrenatzaileri
2022ko azaroaren 24a
Hezkuntzak aintzatespen-diplomak eman dizkie 2022ko 'Spainskills' LHko olinpiadetan Nafarroa ordezkatu zuten 40 ikasle eta entrenatzaileri
Foru Komunitateak bi domina lortu zituen lehiaketan, eta Laborategi Kimikoko Teknologia espezialitatearen erakustaldia gidatu zuen
SPAINSKILSS txapelketan parte hartu duten ikasleei harrera Tronu Aretoan.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilaria izan da gaur Lanbide Heziketako ikasle nafarrei eta 'Spainskills' 2022 LHko olinpiadetan parte hartu zuten entrenatzaileei diplomak aitortzeko eta emateko ekitaldian. Olinpiadak martxoan eta maiatzean egin ziren (Ebanisteria espezialitatearen kasuan). COVID-19aren ondorioz ospatu ezin izan zen omenaldia gaur burutu da Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).