Descárgate la app
Hezkuntzak 20 ikasleko ratioa ezarriko du datorren ikasturtean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasgeletan, ikasle kalteberenak dituzten ikastetxeetan
2025ko martxoaren 10a
Hezkuntzak 20 ikasleko ratioa ezarriko du datorren ikasturtean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasgeletan, ikasle kalteberenak dituzten ikastetxeetan
El consejero Gimeno presenta la campaña de prematriculación pública en Infantil y Primaria
Nafarroako hezkuntza-sistema publikoak 2025-2026 ikasturtean osatuko du Haur Hezkuntzako bigarren ziklo osoko ikasgeletako ratioen murrizketa progresiboa, ikasle kalteberen bolumen handiena duten ikastetxeetan. Horrela, 20 ikaslera murriztuko da ratioa, baita etapa horretako bost urteko ikasleen artean ere.
Neurri berri honekin, Haur Hezkuntzako bigarren zikloak, hezkuntza-laguntzaren berariazko premiak (ACNEAE) dituzten ikasleen indizea egiten den egunean indize negatiboa duten ikastetxeetan eta hizkuntza-ereduetan, hau da, batez bestekoa baino ikasle kalteberen bolumena handiagoa duten ikastetxeetan eta hizkuntza-ereduetan, Hezkuntza pixkanaka hedatzen joan den ratio murriztua izango dute datorren ikasturtetik aurrera.
Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzak egiteko ikasleak onartzeko prozesuaren berrikuntzetako bat da. Gaur goizen aurkeztu dute prentsaurrekoan Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilariak eta Departamentuko Hezkuntzako zuzendari nagusi Gil Sevillanok. Gaur goizean halaber aurkeztua izan den publizitate-kanpainari dagokion prozesua da, eta aurten “Ez bilatu gehiago, zatoz publikora” leloa daramana.
0 eta 12 urte bitarteko Nafarroako lehen ikastetxea
Hezkuntza Departamentuak gaur jakinarazi duen beste berrikuntza aipagarrietako bat da 25/26 ikasturtetik aurrera Nafarroak 0 eta 12 urte bitarteko hezkuntza eskaintza integrala izango duen lehen ikastetxe publikoa izango duela.
Burlatako Hilarión Eslava ikastetxe publikoan ezarriko da. Bertan, Departamentuak pilotaje bat bultzatuko du, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako bi zikloak ikastetxe berean osoki eskaintzean datzana, 2022/2023 ikasturtean Nafarroako Gobernuaren titulartasuneko haur-eskolak eskaintzen duen 0-3 urteko eskaintza ikastetxe horretan integratuz, 2021eko uholdeen ondoren, Burlatako udalerrian Egunsentiren jatorrizko instalazioak erabili ezinik utzi baitzituzten.
2025/2026 ikasturtean Egunsenti Haur Eskola Erripagaina auzora lekualdatuko dela iragarri denez, Hezkuntza Sailak erabaki du Bulatako Hilarión Eslava HLHIPan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzat prestatutako azpiegitura baliatzea pilotaje hori abian jartzeko. Ekimen horri esker, ziklo honetako plazen eskaintza handitu ahal izango da, Iruñerrian dagoen eskari handiari erantzuteko, eta, horrela, titulartasun publikoko ikastetxeetan eskolatzea unibertsalizatzeko bidean aurrera egiteko politikarekin jarraituko da.
Aurrez izena emateko prozesua
Guztira, 4.790 haur sartuko dira Nafarroako hezkuntza-sisteman datorren ikasturtean, 3 urte betetzean. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak onartzeko prozesu arrunta martxoaren 17tik 21era bitartean egingo da. Onartuen behin-betiko zerrendak maiatzaren 12an argitaratuko dira, eta matrikula egiteko ohiko epea ekainaren 16tik 20ra bitartean izango da.
2025/2026 ikasturtean izena aurrez emateko prozedura jadanik bosgarrena izango da, apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera araututa egongo dena. Prozedura horren helburua da hezkuntza-laguntzaren berariazko premia duten ikasleak modu orekatuagoan banatzea funts publikoekin sostengatutako ikastetxeetan, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera.
Ratioen murrizketa progresiboa da, eta ikastetxeen sarean laugarren urtez jarraian hedatzen ari da, jada adierazitako irizpideen arabera eta aipatutako 33/2021 Foru Dekretuaren 36. artikuluaren 4. puntuan ezarritakoaren arabera. Horren bidez, Hezkuntzari aukera ematen zaio aurreko ratioak baino txikiagoak finkatzeko, oro har, dagokion irakaskuntza-mailarako. Gimeno kontseilariak beste behin gogorarazi du eskaintza publikoaren kalitatea hobetzeko neurri horiekin helburua ikasleek gehiago eta baldintza hobeetan ikastea dela, ekitateari lotutako ratioen jaitsiera mailakatuz eta ikastetxearen beraren ekitate eta berrikuntza eraldatzailearen irizpideekin kontatuz.
Ikastetxe bakoitzean berariazko hezkuntza-laguntza behar duten ikasleen eskolatze-indizea (ACNEAE) kontuan hartuta, aurreko legealdian sortu zen tresna aitzindaria ikasleen banaketa orekatuagoa errazteko, Hezkuntza Departamentuak erabaki zuen Haur Hezkuntzako bigarren zikloan 20 ikasleri ratioa murriztea indize negatiboa zuten ikastetxeetan eta hizkuntza-ereduetan, batez bestekoa baino ikasle kalteberen bolumen handiagoarekin. 20ra arteko ratio hori zabalduz joan da, eta 2025-2026 ikasturtetik aurrera ikastetxe horientzat orokorra izango da Haur Hezkuntzako bigarren ziklo osoan.
Ikasleak onartzeko prozesu arrunta honako hauen lehentasunezko irizpideen arabera arautuko da: ikastetxean matrikulatutako anai-arrebak egotea, gurasoen eta legezko tutoretza egiten duten bizilekuaren edo lantokiaren gertutasuna, familia-unitatearen per capita errenta, ikasleen edo haren gurasoen, tutoreen edo anai-arrebaren baten desgaitasuna, genero-indarkeriaren eta/edo terrorismoaren biktima izatea, ikastetxean lan egiten duten legezko tutoretza egiten duten gurasoak, familia ugaria izatea, ikaslearen familia-harrera, guraso bakarreko familia izatea eta erditze anizkoitzaren ondorioz jaiotako ikasleak izatea.
Ikasleen guraso-ahala duten gurasoek edo legezko tutoreek formalizatu beharko dituzte onarpen-prozesu arruntean parte hartzeko eskabideak. Lehentasunez telematikoki izapidetuko dira, Hezkuntza Sailak horretarako garatu duen eta Educako atarian eskuragarri egongo den web-aplikazioaren bidez.
Eskatutako zentro bakoitzerako, eskatzaileek baremoa aplikatuta lortutako puntuen baturatik ateratzen den puntuazioarekin lehiatuko dira, eta horrek zehaztuko du onarpen- eta itxarote-zerrenden ordena. Eskabidean ikastetxeak zein ordenatan jarri diren kontuan hartuta, eskatzaileari plaza esleituko zaio lehentasun-hurrenera handieneko ikastetxe batean, onartuak izan daitezkeenen artean.
Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailan, aurten ere, bi plaza gordeko dira eskola-unitate bakoitzeko, aurrez izena emateko aldia amatu arte, hezkuntza-laguntzaren berariazko premia duten ikasleei arreta emateko. Erreserba hori Nafarroako ikastetxe eta itunpeko guztietan gauzatuko da. Plazak erreserbatzeko epea amaitutakoan, bete gabeko plazak libre geratuko dira ondorio guztietarako, eta hezkuntza-laguntzaren berariazko premia ez duten ikasleei eskaini ahal izango zaizkie. Gainerako ikasturteetan, ikasle horien eskolatze-indizea hartuko da kontuan, eta horrek zehaztuko du ikastetxe bakoitzean eskaini beharreko balizko lanpostu hutsen izaera.
Haur Hezkuntzako lehen zikloa
Bestalde, Gil Sevillano Hezkuntzako zuzendari nagusiak adierazi du Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan funts publikoekin sostengatutako haurrak onartzeko prozedurarako eskaerak 2025eko martxoaren 24tik apirilaren 4ra bitartean aurkeztuko direla.
2025-2026 ikasturterako funts publikoekin sostengatutako Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan haurrak onartzeko prozesua onartzen duen ebazpenak dioenez, onartutakoen behin-behineko zerrenda maiatzaren 20an argitaratuko da, eta behin betikoa, berriz, hil bereko 28an. Matrikula maiatzaren 29tik ekainaren 4ra bitartean egin beharko da.
Bigarren urtez, Haur Hezkuntzako bi zikloetako onarpen-prozesuak irizpide homogeneizatuekin eta LOEn ezarritakotik eratorritakoekin arautzen dira.
Nafarroako Foru Komunitateko titulartasun publikoko ikastetxeetan Haur Hezkuntzako lehen zikloa onartzeko prozesuan lehen aldiz, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira lehentasunez, eta plazak esleitzeko prozesua Haur Eskola guztietarako Hezkuntza Departamentuak zentralizatuta eta kudeatuta egongo da, Nafarroako hezkuntza-sistemako beste etapa batzuetarako dagoen kudeaketaren antzera. Familiek gehienez ere sei aukera sartu ahal izango dituzte, horietako bakoitzaren ikastetxea, hizkuntza-modalitatea eta lanaldi mota adierazita. Eskabideak EDUCAn txertatutako aplikazio telematikoaren bidez aurkeztu ahal izango dira, edo aurrez aurre, zentro bakoitzeko erakunde titularrak zehazten duen tokian.
Hezkuntza Departamentuak lehentasunezko irizpide gisa baloratuko duen baremoa aplikatuko du. Ikastetxean anai-arrebak egotea, bizilekuaren hurbiltasuna, familia-unitatearen per capita errenta, desgaitasuna izatea, genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izatea, zentroan lan egiten duten gurasoak, familia ugariaren legezko izaera, guraso bakarreko familiarena edo erditze anizkoitzaren ondorioz jaiotako haurrarena. Berdinketa gertatuz gero, gurasoen lan-egoerari edo egoera akademikoari buruzko irizpide osagarria aplikatuko da.