2024ko maiatzaren 28a

Goi-mailako arte-irakaskuntzetako ikasleen nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarrien deialdia egin du Hezkuntza Departamentuak

Ikasle bakoitzeko 200 euro arteko inbertsioa suposatzen dira, eta ekainaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira eskabideak
Irakaskuntza artistikoetako Lanbide Heziketako ikaslea
Irakaskuntza artistikoetako Lanbide Heziketako ikaslea  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak laguntza osagarrien deialdi bat onartu berri du Espainiako ikastetxeetako goi-mailako arte-irakaskuntzetako gradu eta masterreko ikasleentzat, baldin eta ikastetxe horiek sustatutako nazioarteko mugikortasuneko programetan parte hartzen badute.

Deialdiak 6.000 euroko inbertsioa ezartzen du eta ikasle bakoitzak 200 eurorainoko zenbatekoa lortu ahal izango du hilero. Laguntza hauek, hain zuzen unibertsitateek eta unibertsitateez kanpoko goi mailako ikastetxeek mugikortasun-programa horien garapenerako bideratzen dituzten funtsak osatzen dituzte. 

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 29tik ekainaren 27ra bitartean irekiko da, aurrez aurre zein telematikoki Nafarroako Gobernuaren erregistro eletronikoa dela medio. Bestalde, azaroaren 30a hartuko da jaso beharreko laguntza kalkulatzeko azken datatzat eta ordainketa egonaldia amaitu denean egingo da, ordainketa bakarrean.

2023/2024 ikasturtean goi-mailako arte-irakaskuntzako Espainiako ikastetxe batean matrikulatuta dauden hala nola hiru hilabetetik gorako egonaldiko nazioarteko mugikortasun-programa batean parte hartzen ari diren ikasle guztiek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek. Halaber baldintza bezala ezartzen da ikasleak Nafarroakoak izatea edo Erkidegoan gutxienez eskaera egin aurreko urteetan etenik gabe erroldatuta egon izana. 

Laguntza hauek bateraezinak dira beste autonomia-erkidego batzuek helburu bererako ematen dituzten laguntza osagarriekin.