Descárgate la app
Hezkuntzak Nafarroako Hezkidetza Plan berria ezartzen duen foru agindua onetsi du
2025ko urtarrilaren 20a
Hezkuntzak Nafarroako Hezkidetza Plan berria ezartzen duen foru agindua onetsi du
Curriculum autonomikoaren parte izango da, eta nahitaez bete beharko da funts publikoekin finantzatutako ikastetxe guztietan
Ikastetxe batean dauden haurren irudia.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Hezkidetza Plan berria ezartzen duen foru agindua onetsi du. Plan horren helburua mota guztietako indarkeria sexistak prebenituko dituen eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak ezabatuko dituen eskola eredu bat finkatzea da. Plana gaur argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta lan-prozesu luze bati amaiera eman dio. Jendaurrean erakusteko prozesuan jasotako ekarpenak jaso ditu, eta, plana definitzeko, hezkidetzako prestakuntza-prozesuan lan egiten duten 70 tutore baino gehiagoren laguntza izan du.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).