2023ko otsailaren 20a

Hezkuntza Departamentuak iragarri du Nafarroako haur-eskola publikoak doakoak izango direla datorren ikasturtean 27.900 eurotik beherako errentak dituzten familientzat

10 euroko murrizketa lineal berri bat aplikatuko da gainerako tarteetarako, eta doakoak izango dira guraso bakarreko familia guztientzat
Las escuelas infantiles públicas de Navarra serán gratuitas para las familias con rentas inferiores Irudi galeria

Las escuelas infantiles públicas de Navarra serán gratuitas para las familias con rentas inferiores

Hezkuntza Departamentuak beste aurrerapen bat iragarri du gaur, legegintzaldiko hirugarrena, Nafarroako haur-eskola publikoen doakotasun-prozesuan. Kasu honetan, Carlos Gimeno kontseilariak aditzera eman du Nafarroako haur-eskola publikoen sareko eskolatzea doakoa izango dela datorren ikasturtetik aurrera 9.300 eurotik beherako per capita urteko errenta duten familia orokorrentzat.

Era berean, Gimenok familia gurasobakarrentzat edota gurasobakar egoera dutenentzat 0-3 adinerako Haur Hezkuntzako Lehenengo zikloaren doakotasuna iragarri du, baita 10 euroko murrizketa lineal bat ere, arestian aipatu direnekiko errenta per capitatik gorako errentak dituzten familien tarifetan, zeinek eskolaratze-tarifen beherapen berri honekin, % 33,65 eta % 17,68 arteko murrizketak metatzen dituzten.

Errenta tarte baxuenetarako aipatutako doako eskolaratze horretaz haratago, Hezkuntza departamentuak finkatutako murrizketa berriak errenta tarte gorenetan eskolaratze kostu horren beherapen bat suposatuko du familia orokorrentzat, % 12,66 eta % 5,78 artekoa, uneko ikasturteko prezioekiko.

Departamentuak datorren ikasturtean bere gain hartzen jarraituko du bere udalerrikoa ez den haur eskola batean matrikulatzen diren kuotatik asken dauden neska-mutikoentzako jangelari dagokion ordainketa, udalerri hartan haur eskolarik edo plazarik ez dagoenean.

Haur Hezkuntzako Lehenengo ziklorako legealdiko tarifen hirugarren murrizketa honen iragarpena Hezkuntza Departamentuak egin du prentsaurreko batean zeinetan lehenengo aldiz modu bateratuan aurkeztu den 0 eta 6 adinen Haur Hezkuntzako ziklo osorako eta Lehen Hezkuntzako ziklorako heziketaren etapako ikasleriaren onarpen prozesua. 2023-2024 ikasturte akademikorako aurre-inskripzio epea Nafarroako Foru Erkidegoko zentro publiko hala nola pribatu itunduetako Haur Hezkuntzako bigarren zikloan nahiz Lehen Hezkuntzan, martxoaren 6tik 10era bitartean garatuko da; Nafarroan bizi diren eta 2020. urtean jaiotako 5.201 neska-mutil eragingo ditu.

Bestalde, 0 eta 3 urtera bitarteko Haur Hezkuntzako Lehen ziklorako aurre-inskripzioa datorren martxoaren 6an zabalduko da, hilabete horretako 17ra arte. Lehen aldiz, plazen esleipenerako eskari aurkezpena Hezkuntza Departamentuak eta Iruñako Haur Eskolen organismo autonomoaren artean baterako-moduan egingo da, hiriko Udalaren mendeko hamaika haur eskoletan hala nola Gobernuak hirian jarrita dituen bostetan. Era berean,

Burlatako haur eskola bietan (Egunsenti, foru Gobernuaren mendekoa nahiz udalerriko haur eskola, udaletxearen mendekoa) aurre-inskripzioa baterako-moduan egingo da.

Ratioa 20ra murriztu da 3 urteko ikasgeletan

Gil Sevillano Hezkuntzako zuzendari nagusiarekin batera, Gimeno kontseilariak azaldu du, onarpen prozesuaren berrikuntza bezala, Hezkuntza Departamentuak erabaki duela 2023-2024 ikasturterako ratioa 20 ikaslekoa izatea Haur Hezkuntzako bigarren zikloan (3 urte) eta 22 ikaslekoa Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehenengo ikasturtean, eta hizkuntza eredua, ikasleriaren onarpen prozesurako deialdi ebazpenaren eranskineko taulan jasotako ACNEAE adierazlearen elaborazio datan adierazle negatiboa izaten duena. Ondorioz, nabarmentzekoa da ACNEAE erroldako metodologian eguneraketa bat egin dela, adierazlearen kalkuluan hainbat aldaketa egin behar izanik.

Kontseilariak aipatu du gainera, ebazpena onartzeko unean aipatu den ratioaren gainetik dauden taldeekin kontatzen duten ikastetxeek, ikasgelako 25 ikasleren ratioa gainditzea inplikatzen ez duten bajak ordeztea soilik baimenduko dutela. Horrek beherakada dakar zentro zaurgarrienetarako eta beharraren adierazle handieneko haietarako.

Ohiko onarpen prozesuan parte hartzeko eskaria modu telematikoan egitea lehenetsiko da, Hezkuntza Departamentuak xede horretarako gaitzen duen webguneko ataletik. Eta ikasle bakoitzeko eskari bakarra aurkeztu beharko da, zeinetan lehen aukeratzat hartu den ikastetxea adieraziko den, bost ikastetxe gehigarriraino onartuz, zein hautazkoak diren lehen aukerako zentroan esleipenduna suertatu ezean.

Errenta per capitaren kalkulua

Berrikuntza azpimarragarri bat aipatu beharra dago errenta per capitaren harira, onarpen baremoaren irizpide lehenetsietako bat denez. Familia unitatearen irizpidea ziurtatzeko, derrigorrezkoa da onarpen eskarian 2021 ekitaldiko errentaren aitorpena kontsultatzeko baimen laukia markatzea, Ogasuneko datuak eskuratu ahal izateko. Horrela, Hezkuntza Departamentuak atal honi dagokion puntuazioa esleitu ahal izango du. Errenta aitorpen horiek bananduta daudenean, guraso edo lege-tutore biek baimendu beharko dituzte.

Gainerako onarpen baremoaren irizpideak ez lirateke aldatuko aurreko prozesuekiko eta horien artean daude ikastetxean matrikulatutako neba-arreben existentzia; helbide edota lantegiarekiko guraso edo lege-tutoreen hurbiltasuna; ikasleak edota bere guraso, lege-tutore, neba-arrebaren batek izan dezakeen desgaitasuna; genero indarkeriaren hala nola terrorismoaren biktima egoera; ikastetxean lan egiten duten guraso edota lege-tutoreen existentzia; familia ugariaren lege-egoera; ikaslearen familia-harreraren egoera; familia gurasobakarraren egoera eta erditze anitzetik jaiotako ikaslea izatea.

Yo soy de la pública / Ni publikokoa naiz

Departamentuko arduradunek eskola publikoaren markako kanpaina bat aurkeztu dute; bere izena, segidako bigarren urtea izanik, “Yo soy de la pública / Ni publikokoa naiz” esloganarekin dator eta haurren baliabide pedagogiko ospetsu baten piezekin eratutako kolore anitzeko bihotz baten irudiaren gainean artikulatzen da zeinetan koloretako pikor mota bat baliatuz hainbat eskulan eratzen diren eskola-umeen sormena sustatze aldera.

Irudi hori hautatuz “la escuela que quieres crear / Sortu nahi duzun eskola” finkatu nahi da eskola publikoaren kontzeptu modura.

Hezkuntza kontseilaritzako apirilaren 28ko 33/2021 foru Dekretuak eta maiatzaren 4ko 46/2021 foru Aginduak, Nafarroako foru Erkidegoko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan, hurrenez hurren, ikasleen onarpena arautu nahiz garatzeko erregelamendua eratzen dute, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikaskuntzak garatzeko. Arau bi horien arabera, heziketa laguntza bereziaren beharra duen ikasleriaren banaketa zaintzeko, Hezkuntza Departamentuak urtero, ikastetxe bakoitzeko, ikasleria hau eskolaratzeko adierazle bat elaboratuko du. 2023-2024 ikasturterako aurre-matrikula prozesua, jadanik araudi berri honekin garatzen den hirugarrena izango da.

Plazen erreserba

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehenengo mailan eskola unitate bakoitzeko plaza bi erreserbatuko dira heziketa laguntza bereziaren beharra duen ikasleriaren arretarako aurre-inskripzio epea amaitu arte, erreserba hori da betearaziko dena Nafarroako foru Erkidegoko ikastetxe publiko eta pribatu itundu orotan. Plazen erreserba-epea amaitu denean, estali gabeko plaza erreserbatuak, xede orotarako, libratu egingo dira, heziketa laguntzaren behar berezia duen ikasleriaren egoeran ez leudekeen ikasleei eskaini ahal izanik.

Gainerako ikasturteetan ikasleria horren eskolaratze-adierazlea zainduko da eta horrek markatuko du Nafarroako foru Erkidegoko ikastetxe bakoitzean eskainiko diren balizko plaza hutsen izaera. Xede horretarako, heziketa laguntza berezia behar duen ikasleriaren eskolaratze adierazlea dagokien eragin-eremuaren gainetik izaten duten ikastetxeetarako plazen erreserbari helduz, berariaz, ezaugarri horiek dituzten ikasleentzako izango dira. Bestela, eta heziketa laguntza berezia behar duen ikasleriaren eskolaratze adierazle hori, balizko plaza hutsen eskaintza ikastetxe haietan zeinetan heziketa laguntza berezi behar duten ikasleen eskolaratze-adierazlea eragin-eremuaren azpitik dagoen, egoera horretan aurkitzen ez den ikasleriara mugatuko da esklusiboki.

Udalerrietan kokatutako ikastetxeen adierazlearekiko adierazpen horietatik salbuetsita daude, etapa edota eredu linguistiko bakoitzeko ikastetxe bakar bat eskaini ahal duten udalerrietan kokatutako ikastetxeak, zeinetan balizko plaza hutsen eskaintzatik eratorri den ikasleriaren onarpena berdina izango den heziketa laguntzaren beharra izaten duten ikasle egoeran dagoen edo ez dagoen ikasle ororentzat. Erreserba ohiko ebaluaketa epea edo hala badagokio, ezohikoa bete artean mantenduko da, erreserba hori xede orotarako libratu dela ulertuz, behin-betiko zerrendak argitaratzen diren une berean.