Descárgate la app
Hezkuntzak epea luzatu du udalek 0-3 zikloko plaza berriak sortzeko edo lehendik zeudenak zabaltzeko
2024ko otsailaren 6a
Hezkuntzak epea luzatu du udalek 0-3 zikloko plaza berriak sortzeko edo lehendik zeudenak zabaltzeko
Hezkuntza Departamentuak epea luzatu du Nafarroako toki entitateek beren eskaerak aurkez ditzaten udal titulartasuneko haur eskola berriak sortzearekin edo udal titulartasuneko haur eskoletan unitateak eta/edo plazak handitzearekin lotuta, irekitzeko eta funtzionatzeko administrazio baimena baitute.
Departamentua diru-laguntzen deialdi berria prestatzen ari da zeinen eskutik Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskola-plaza berri bakoitzari 9.500 euro arteko diru-laguntza bat emango zaion gehienez.
Interesa duten toki-erakundeek euren interesa jakitera eman beharko dute, horrez gain garatu nahi duten jarduketa deskribatu behar izanik. Bi jarduketa horiek, haur eskola berrien sorrerak edo lehendik dauden eskoletan unitateak eta/edo plazak gehitzeak, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautzen duen eta ziklo hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak ezarrita dituen martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute, baita dagozkion hezkuntza edukiak ere.
Interes-adierazpen horien bitartez biltzen den informazioak 2021-2025 aldian haur hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea bultzatzearekin lotutako proiektuak identifikatzea du xede.
Interes-adierazpen horrek ez inolaz ere Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren finantzaketarako lehentasun eskubiderik sortuko.
Azken hiru ikasturteetan bikoiztu egin da Nafarroako Gobernuak udal eskolen kudeaketa finantzatzeko esleitu duen zenbatekoa, 2021-2022 ikasturteko 11,3 milioi eurotik 2023-2024 ikasturterako 22,6 milioi eurora pasatuz. Azken ikasturteetan, toki-erakundeek emandako ehunekoa % 24koa izan da eta 2023-2024 ikasturterako berriz, % 18 jaitsi da.
Hezkuntza Departamentuak lanean jarraitzen du Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin (NUKF) eta Nafarroako toki entitateekin 0-3ko eskola postu berriak sortzeko konpromisoari jarraiki, Haur Hezkuntzako lehen zikloa unibertsalizatzeko bidearen baitan. MRR funtsekin finantzatuta, 2021-2025 aldian 0-3 adinetarako 1.173 plaza berri sortzeko konpromisoa dago. Kopuru horrek barne hartuko ditu haur eskolak irekitzeko edo handitzeko interes adierazpenen bidez Nafarroako hainbat udalek sustatutako plaza berriak eta Departamentua jada prestatzen ari den beste jarduera batzuen bidez plazak gehitzea.
Erabateko doakotasuna
Datorren 2024-2025 ikasturtean 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea doakoa izango da Nafarroako haur eskoletan izena emandako seme-alabak izaten dituzten familia guztientzat, bai Foru Gobernuak zuzenean kudeatutakoentzat eta bai Foru Gobernuarekin hitzarmenak dituzten Foru Komunitateko toki entitateen mendeko haur eskolentzat. Neurriak, 2023-2027 aldirako Nafarroako Gobernu Aurrerakoi eta Anitzaren Akordio Programatikoan jasotako 0-3 etapa honen erabateko doakotasunaren helburu estrategikoa lortzea suposatzen du.
Familia guztientzako eskolatzearen doakotasuna Hezkuntza Departamentuko jardueren arteko beste bat da 03 zikloa erabat hezkuntza-etapa bihurtzearen barruan, LOMLOE Hezkuntzaren Lege Organikotik eratorritako filosofiarekin eta dagozkion arau-xedapenekin bat etorriz.
Hezkuntza Departamentuak onarpenari buruzko foru aginduaren proiektu bat elaboratu du zeinetan 0-3 ziklorako onarpena parekatzen den Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailara sartzeko 3 urteko ikasleen eskolatzea jada arautzen duen onarpen prozesuarekin.