Descárgate la app
Hezkuntzak unibertsitateaz kanpoko derrigorrezko ikasketen ondoko bekak eskatzeko epea ireki du, milioi bat euro baino gehiago bideratuko ditu beka horietara
2023ko urriaren 10a
Hezkuntzak unibertsitateaz kanpoko derrigorrezko ikasketen ondoko bekak eskatzeko epea ireki du, milioi bat euro baino gehiago bideratuko ditu beka horietara
Hezkuntza Departamentuak 2023/2024 ikasturterako beken deialdi orokorra argitaratu du gaur NAOn, unibertsitatez kanpoko graduondoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzat. Zehazki, Departamentuak 1.034.104,00 euro bideratu ditu azaroaren 10era arte eskatu ahal izango den deialdirako.
Beka hauek eskura ditzakete gutxienez 2022ko urtarrilaren 1etik Nafarroan erroldatuta dauden eta bertan egoitza duten ikasleek, zein oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak, Batxilergoa, kirol heziketak, heziketa artistiko profesional eta/edo goi mailakoak, goi mailako erlijio ikasketak edo hizkuntzen eskola ofizialetan hizkuntzak ikasten ariko diren.
Beken baitan hartzen dira matrikula, hiri barneko garraioa, jangela edo egoitza bezalako alderdiak; baita egoera ekonomiko larria duten familia unitatetarako ezohiko laguntzak edo goi mailako arte edota erlijio ikasketen kasuan espediente akademikoaren arabera ematen diren laguntzak ere. Eskaria modu telematikoan aurkeztu ahal izango da www.navarra.es webguneko izapide fitxa baliatuz zein eskuratzeko EDUCA-ko erabiltzailea, Cl@ve edota ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa beharko diren. Horrez gainera, paperean aurkeztu ahal izango da, Administrazio Prozedura Komunaren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16,4 artikuluan aurreikusitako baliabideen erabilera eginez.
Onartu eta ukatu diren beken eta laguntzen gaineko behin-behineko zerrendaren eraketa Lanbide Heziketa, Digitalizazio eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak eman dezake ontzat eta www.navarra.es atarian argitaratuko da, beken kudeaketa aplikazioan kontsultatu ahal izanik.